Argi-Tech eta Biotalde euskal enpresak batu dira izpi ultramoreen bidez airearen eta gainazalen tratamendu profesional berritzailea egiteko. Tratamendu honek Covid-19aren eragilea den SARS-CoV-2 ezabatzen du %99,99ko ziurtasunez, baita beste hainbat mikroorganismo ere.
Argi-Techek, argiztapenean espezializatutako injinerutza denez, izpi ultramoreen ezagutza eskaintzen du irradiazio-sistema eratzeko. Bestalde, arrisku mikrobiologikoetan espezializatutako Biotaldek puntu kritikoak ezartzen ditu, eta analisiaren bidez, tratatutako espazioa desinfektatzen du. “Kasu honetan, dagoeneko merkatuan ditugun teknologiak desinfekziora zuzentzean datza berrikuntza. Sektore ezberdinak bateratzen dira zerbitzu jakin bat proposatzeko, diseinu profesionala eta mikroorganismoekiko efikazia duena”, diosku Nieves Zabalak, Biotaldeko zuzendariak.
Azken hilabeteotan konponbidea garatu dute bi enpresek, desinfekzio profesional eta ziurra lortzeko, arriskutsuak edota ez fidagarriak diren tratamendu kimikoak alboratuz. Birusa hedatzeko kritikoak diren lekuetarako sortu da: aireztapen gutxiko leku itxiak, pertsonen joan-etorri eta interakzio asko izaten dituztenak. Hortaz, aldagela publikoak, industria guneak, gimnasioak, ospitaleak, klinikak edota eraikin publikoak bezalako tokietan aplika daiteke.
Desinfektatu nahi den gunean zenbat argiontzi ltramore kokatu behar diren erabaki behar da, eta desinfekzioa ziurtatzeko, izpi ultramoreen potentzia eta hauen eraginpean egoteko denbora kalkulatu. Segurtasunerako faktore guztiak betetzen direla ziurtatu behar da, tratamendua ezin baita pertsonen aurrean egin. Prozedura osoaren efikazia ere ziurtatu behar da. Instalazioak egonkorrak zein mugikorrak izan daitezke, aplikazio-baldintzen arabera.
Sistema honek injinerutza, laborategia eta erabiltzearen partehartzea behar du. Injinerutzak aldizkako mantenua sortu eta aplikatzen du; laborategiak hasieran eta denboran zehar efikazia ziurtatzen du, eta erabiltzaileak (instalazioaren jabea) behar bezala erabiltzen du, ezarritako aldizkakotasunaz erabiliz. Hala, mikroorganismoak hedatzeko arriskua ahalik eta gehien gutxitzen da.
Esate baterako, enpresa batean txandaka behin eta berriro erabiltzen den aldagela desinfektatzeko, irradiazio maila altuko argiontzi ultramore egonkorrak kokatuko lirateke. Honela, desinfekzioa epe laburrean egingo litzateke, ateak itxita daudela eta tratamenduan pertsonarik ez dagoela ziurtatzeko segurtasun-kontrolak ezarriz. Ostera, hainbat gela dituen gimnasioa izatekotan, argiontzi mugikorrak erabil litezke gauez, hutsik dagoenean, denboraren mugarik gabe.
Haren efektibotasuna argi ultramorean datza, germenak hiltzeko propietateak dituena Nazioarteko Erakunde Ultramorearen arabera (IUVA). Zehazki, UV-C izpiak erabiltzen dira, birusa ezabatzeko ez baitu edozein ultramorek balio. Uhinaren luzeraren araberako hiru maila daude: UV-A izpiak (azala beltzarantzeko gailuetan erabiltzen dena), UV-B eta UV-C. Azken hauek laburragoak dira, 200-280 nm artekoa, eta germenen aurkako eragin bortitza du, bakteriak, birusak, esporak, hondoak, lizuna eta akaroak ezabatzen dituena. Mikrobioen ADNa eta ARNa suntsituz, hauen hazkuntza eta biderketa galarazten ditu.
UV-C izpiak sortzeko ohiko teknologia erabiltzen da, ultramorearen hodia nahiz merkuriozko argiontziaren hodia deskargatuz. Dositan aplikatzen da (potentzia eta esposizio-denboraren arabera kalkulatuak), desinfektatu behar den espazioaren ezaugarriak eta erabilera kontuan harturik.
“Konponbide honek Coronavirus SARS-Cov-2ren desinfekzio ziur eta eraginkorra bermatzen du kontagiorako arriskutsua den edozein gunetan, baina prebentzio-neurriekin bat. Tratamenduaren ostean pertsona infektatu bat sartuz gero, lekua infektatzen da behin eta berriz. Tratamendua egiten duten instalazioen jabeek prebentzio-neurri guztiak hartu dituztela ziurtatzea da behinena” azaltzen digu Argi-Techen zuzendariak, Amando Ruizek.
Tratamendua erabat ziurra da pertsonentzat, produktu kimikoak erabiltzen dituztenak ez bezala. Azken hauek tratatutako guneetan geratzen dira eta albo ondorioak izan ditzakete. Gainera, aplikatzen duen pertsonaren zorroztasunaren araberakoa da. Espezializazio gbeko ultramore ekipoak saihesten dira tratamendu honekin; hauek kaltegarriak izan daitezke ez badira behar bezala erabiltzen.
Bi enpresa hauen helburua aktibitate berria hastea da; dagoeneko lan komertziala hasi dute, hainbat enpresa eta erakunde garrantzitsuren interesa piztuz. “Bezeroaren jabegoan instalazioa egitean, kostuak jasangarriak dira, eta denboran zeharreko emaitzak jasotzen dira” dio Argi-Techen zuzendariak.
Prozedura hiru fasetan
Argi-Tech eta Biotaldek proposatutako zerbitzua hiru fasetan garatzen da. Lehenengoan tratamendua diseinatzen da eta desinfekziorako argiontziak kokatzen dira. Espazioen aurretiko azterketa batetik abiatuz, irradiazioaren dosiak, kopurua eta argiontzi motak (egonkorrak edo mugikorrak) kalkulatzen dira. Kokapena ere zehazten da itzalen bidezko 3D azterketa eginez, hauek argi ultramorearen eragina ezereztatzen baitute. Azkenik, materialen instalazio elektrikoa egiten da, urtero berrikusten dena.
Desinfekzioaren prozesuaren kontrola eta arautzearen fasean pertsonen segurtasuna bermatzen da eta arriskuen ebaluaketa egiten da. UV-C tratamendua ezin da pertsonen aurrean egin, ikusmena eta azala kaltetu ditzakelako. Beraz, inor ez dagoela ziurtatzen duten sentsoreak kokatzen dira, sarreren kontrol automatikoa ezartzen da eta tratamenduaren luzera kontrolatzen da, beste hainbat segurtasun-neurrirekin batera.
Azken fasea desinfekzio prozesuaren ziurtatzea da. Biotaldek egiten du, mikroorganismo jakin batzuen bidez; hauek ziurtatzen dute diseinatutako tratamendua eraginkorra dela gainazaletan eta giroan, eta SARS-CoV-2 edota bestelako mikroorganismorik ez dela baieztatzen dute. Ostean, aplikazioa eraginkorra delako ziurtagiria bidaltzen du. Lehenengo hiru hilabeteetan, hilabetean behin analisiak egiten dira, eta gero hiruhilekoz hiruhilekoko jarraigoa egiten da emaitzak a direla bermatzeko, dagozkien ziurtagiriak bidaliz.
2019aren bukaeraz geroztiko garapena
Konponbide hau 2019aren amaieran bururatu zitzaigun. Argi-Techek ezagutu zuen, desinfektatzeko, izpi ultramoreak igortzen dituzten led diodoen garapena hasten duten Led Plaken fabrikatzaileak daudela. Jakina, Covid19 oraindik Espainian ez zegoenean. Hau ikertzen ibili ziren, eta konfinamendua hasi zenean, ideia garatzen hasi ziren konponbiderik ez zuten arazoei aurre egiteko. Apirilean Biotalderekin harremanetan jarri ziren eta sistema baieztatzeko frogak egiteari ekin zioten. Honetarako, konfiantzazko bezeroekin hitz egin zuten merkatuaren interesa frogatzeko. Emaitzak onak zirela ikusirik, zerbitzuari forma ematea pentsatu zuten eta gaur egun eskaintzen ari dira, gehienbat enpresa biek ondo ezagutzen duten industriaren sektorera zuzenduta, baina osasuna, heziketa edota hezkuntza bezalako beste hainbat esparru alboratu gabe, hauetan ere sistema oso beharrezkoa izan daitekelako.
Garapena norbere produktuekin gauzatu dute, proiektuan 4 pertsona ari direla: Argi-Techen bi injineru eta Biotalderen bi ikertzaile.
Covid19ari aurre egitea, lehenbizikoa
Proiektu honen lehentasuna Cvid19az babestea, prebentzioa eta pertsonen osasuna bermatzea da. Honez gain, SARS-Cov-2ari buruzko ezagutza zabaldu nahi dute komunitate zientifiko eta teknikoarekin partekatzeko, ikerbide berria irekiz. Honetarako, instalazioak monitorizatuko dira denboran zehar, desinfekzio-sistema honi loturiko aspektuez ikasten jarraitzeko: mikroorganismoei nola eragiten dien, giroari nola eragiten dion, materialek nolako erresistentzia duten, eta abar.
Efizientziari lotutako helburuak ere bete nahi dira; adibidez, beharrezko diren dosien kopuru minimora iritsi, edota energiaren kontsumoa hobetu efiziente eta ekologikoagoak diren UV-C LED argien bidez. Proiektu hau garatze bidean dago. Etorkizunera begira, egun ezagutzen ez ditugun patogenoekin erabiltzea espero dute. “Orain osasuna da garrantzitsuena, baina sistema honek edozein birus edo mikroorganismoren aurka balio du, etorkizuneko pandemiei aurre egiteko. Egungo egoera atzeraka doala ikustean, sistema hobetzen jarraitu nahi dugu etorkizunerako prest egoteko” dio Biotalderen zuzendariak.
Elkarlana
Bi enpresa hauen elkarlan estuaren oinarrian osasuna eta prebentziorako helburu berak izatea dago. Proposamen honen bereizgarria profesionala eta zerbitzukoa dela da, ezagutza garatzeko fokuaz.
Egoitza Bizkaian duen ARGI-TECHek argiztatze-konponbideak eta zerbitzuak eskaintzen ditu arkitektoak, argiztapen-diseinatzaileak, proiektuen enpresak, hornitzaileak, ikertzaileak eta markentzat. Argiztapen inteligentean oinarritutako injinerutza da, sareprofesional baten bidez metodologiak eta lanabesak eskuragarri ditu. Hala, konponbide berritzaileak sor daitezke, saltzeko errazak, aplikatzeko sinpleak, erabilgarriak eta onuragarriak.
Egoitza Bizkaian duen BIOTALDE aholkularitza-enpresa osasunaren prebentziora zuzendutako zerbitzuetan ari da. Arriskuaren kudeaketarako programak erabiltzen ditu; horretarako, kontrol analitikoak egiten dituzte euren laborategietan. Produktu eta prozesuetan eragiten duten aspektu biologiko larrien Diagnostikoa egiten dute, eta horren arabera, onartuak izan daitezke; bestela, konponbide teknologiko aurreratuetarako proposamenak eta hobekuntzak egin daitezke. Mikrobiologia Bio-sanitarioa, Elikagaien Segurtasuna eta Ingurugiroaren Osasuna dira teknologia honen erabilera-esparruak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?