Azoketara bidaiatzea ezinezkoa bihurtu da pandemiak eragindako murrizketen ondorioz. Beraz, balizko bezero edo preskriptoreei produktuak erakusteko, berritzea beharrezkoa da. Habic Klusterrak, ekipamenduko, altzarigintzako eta diseinuko euskal enpresa nagusiak biltzen dituenak, bere ohiko Basque Living azoka birbideratu du, sektoreko berrikuntzak ezagutarazi eta ‘showroom‘ a bisitatzen zutenei erakusteko. Orain azoka birtual bihurtu da.
Urriaren 27an hasi eta hilabetez, klusterrarekin elkartutako 30 enpresen produktuak erakutsiko ditu online. Honako hauek dira: Akaba, Alcad, Aluminios Eibar/Rauman, Blux, Daisalux, Dorlet, Dvelas, Enea, Equilan, Eun Group, Euro Seating, Gerodan, Imar, Induo, Isimar, Joma, Leunak, Mobekip, Novadecor, Ofita, Ojmar, Ondarreta, Onddi, Q+D, Sellex, Tesa, Treku, Ulma Architectural, Vitrogres y WoopRugs.
Denbora horretan, hiru egun zehatz prestatu dira erakusketa-enpresen eta gonbidatu profesionalen arteko bilerak egiteko, batez ere arkitektoen, barne–disenatzaile eta banatzaileen eta bestelakoen artean. 27a gazteleraz hitz egiten duen publikoari zuenduta egon zen. Azaroaren 4a ingeles hiztunen profesionalei zuzenduta dago, batez ere Erresuma Batuko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Ekialde Ertaineko merkatuei. Eta hilaren 17an eguna frantsesez izango da, Frantzia, Valonia eta Magrebeko bezeroentzat.
Ekitaldi birtuala denez, Habicek 10.000 pertsona biltzea du helburu, zeinak elkarreraginean jardun ahal izango duten lekualdatu gabe. Erregistratuta dauden pertsonek azoka presentzial bateko ekintza berak egin ahal izango dituzte: erakustokiekin komunikatu (txat baten bidez), standak bisitatu, produktuak sakon ezagutu… BIM, osasun arloa, hotelak eta lan inguruneei buruzko hitzaldi tematikoetara ere joan ahal izango dira.
Habicen ustez, ekintza hori beste urrats bat da “sektorearen digitalizazioan, nazioarteko preskriptoreei balio erantsi handiagoko zerbitzuak eskaini ahal izateko”. Izena emateko eta azoka jarraitzeko, jo hona.
Euskadik kluster-sare oso bat du euskal enpresen arteko lankidetza sustatzeko, lehiakortasuna lortzeko helburuarekin. Ezagutu ezazu sare honen kide izateak dakartzan onurak hemen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?