Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Azaroa, 2020 Berrikuntza Nazioartekotzea Fast Track Innobideak programa

Juaristi arrisku-industriako fabrikatzaileentzako makina-erreminta proiektu pertsonalizatuekin hazi da, pandemia izan arren

Aurten, nazioarteko industria aeroespazialarekin euskal enpresak bi proiektutan parte hartu du. Gainera, 2019an Alemaniako Garraio Ministerioak EMO azokaren, sektoreko garrantzitsuena, inaugurazio egunean aukeratu zuen Espainiako konpainia bakarra izan zen
Juaristi

Juaristi berrogeiko hamarkadan hasi zen, hamabi ingeniarirekin, zeuden energia-hornikuntzako eta -sorkuntzako eskasia-arazoetarako soluzioak garatuz. Gaur egun, heavy duty mandrinatzeko makinen, fresatzaileen eta funtzio anitzeko mekanizazio-zentroen munduko fabrikatzailerik ezagunenetako bat da, Alemanian, Italian, Indian edo Txinan presentzia nabarmenarekin eta 5 kontinenteetan bidalitako 6.000 makina baino gehiagorekin. 

Pandemiak eta haren ondorioek ziurgabetasun egoera eragin dute sektore eta merkatu guztietan. Hala ere, 2020an, Juaristik makinak entregatzen eta salmenta berriak formalizatzen jarraitu du, eta hori “bere soluzioen esklusibotasunari eta zehaztasun handiari” egozten diote, “arrisku-industrietako lehen mailako fabrikatzaileek asko baloratzen baitituzte”. Hain zuzen ere, enpresak gaur egun 50 milioi euroko eskaera-zorroa du, eta 2020ko lehen seihilekoan 10 milioi euroko salmentak  ditu. Datu horiei esker, 2020an 25 milioeuroko fakturazioa aurreikusten du, iazkoarekin konparatuz handiagoa dena. Ondorioz, enpresak hamar kontratazio baino gehiago egin ditu aurten, ehun langileko kopurura ailegatuz. 

Aeroespazial sektorea enpresak lan egiten duen sektoreetako bat da, Covid-19 pandemiak eragindako bidaia-murrizketengatik momentu larriak jasaten ari dena. Hala ere, konpainia azkoitiarrak “osagai teknologiko eta pertsonalizazio handiko” bi proiektu egin ditu azken hilabeteetan Frantziako multinazional aeronautikoentzat. 

Proiektuetako bat fresatzeko eta mandrinatzeko bi zentro garatzea da, hegazkinaren motorrak hegalekin lotzeaz arduratzen diren egiturazko elementuak mekanizatzeko, “zehaztasun handia eskatzen duten kritikotasun handiko piezak dira”, Juaristik zehaztu duenez. Bigarren proiektua pandemiaren erdian entregatu dute.”Berrikuntza handiko lana” izan da, lurreratzeko trenen pieza berezien fabrikazioa sinplifikatzeko balio duena. 

“Argi dago ziurgabetasun ekonomikoak eta sektorearen egoerak eragina duela eskaera berrietan, baina, zorionez, guk lehen mailako enpresen konfiantza dugu, eta hainbat hamarkada daramatzagu haiekin lankidetza estrategikoetan lanean, eta oso produktu esklusiboa eta kritikoa eskaintzen dugu bezero horientzat; produktu hori zaila da lehiakideen artean aurkitzea, eta, beraz, eskari iraunkorra izaten jarraitzen dugu, zailtasunak zailtasun“, azpimarratu dute konpainiatik. 

Nazioartekotzeko gakoak 

Juaristik hedapen- eta nazioartekotze-prozesu “etengabekoa eta arrakastatsua” lortu du. Merkatuan fresatzeko eta mandrinatzeko makinen eta teknologia “disruptiboen” konfigurazio “aitzindarienetako” batzuk sartzen lehenak izan dira, sektoreko beste ekoizle batzuen norabidea markatu dutenak. Horretarako gakoa “produktuaren kalitatea eta hobekuntza teknologikoen etengabeko garapena da, eta prozesu hori etengabe egiten dugu konpainian, merkatuaren entzute aktiboari eta etengabeko elkarrizketari esker”. 

Ugariak dira bere lanaren adibideak. Horien artean, 2019an aurkeztu ziren ACD7 eta ACD8 fresaketa-buru unibertsalak nabarmentzen dira. Bi ereduek posizionatzeko denbora azkarra eta gainerako ardatzekiko interpolazio-gaitasuna ematen dute, eta horrek tresna aldatzeko denbora murrizten du, produktibitatea handituz. Bi produktu horiek eta torneaketa-eragiketetarako funtzio anitzeko mekanizazio-zentro optimizatu bat Hannoverreko EMO azokaren azken edizioan aurkeztu ziren, 2019an, makina-erremintaren sektoreko garrantzitsuena den azokan, eta Juaristi garraio ministro alemaniarraren eta beste agintari batzuen bisita-txandarako aukeratu zuten inaugurazio-egunean. Horrela, azokako 2.200 erakusle baino gehiagoren artean hautatutako Espainiako enpresa bakarra bihurtu zen. 

Juaristiren erronka nagusietako bat bezeroari zerbitzu unibertsal eta estandarra eskaintzea da, herrialde guztietan eraginkortasun, kalitate eta epeen betetze maila berarekin. “Bezeroek enpresarekin duten harremanaren fase guztietan laguntza eta informazioa sentitu behar dute: lehenengo kontsultatik hasi eta etengabeko hobekuntza-lanera arte, bere irtenbideari ahalik eta etekin handiena ateratzeko ekoizpen betean dagoenean. Gure betebeharra da emandako konfiantza itzultzea, haien eskakizun guztiei erantzunez, eta, horretarako, prozesuak estandarizatzen, komunikazioa hobetzen eta nazioarteko koordinazio egokia ziurtatzen ari gara “, zehaztu dute Juaristik. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak