Behargintza Basauri – Etxebarri udal zerbitzuak dirulaguntza-ildo berri bat aurkeztu du enpresei lehiakortasuna hobetzeko prozesuak abiarazten laguntzeko. Programa hau bereziki zuzentzen zaie negozio-ildo berriak irekitzeko, estrategia digitalak sortzeko edo plan komertzialak hobetzeko proiekturen bat martxan jarri nahi duten (edo dagoeneko martxan duten) antolakundeei. Laguntza hauen helburua da, ziurgabetasuna nagusi den honetan, laguntza ematea Basauri eta Etxebarriko enpresei, produktu eta zerbitzu berriak sor ditzaten, bezero berriengana irits daitezen edo euren presentzia digitala hobetu dezaten.
Deialdia 50 langile baino gutxiago dituzten antolakundeei zuzentzen zaie, eta sektore hauetakoak izan behar dute: industria, handizkako merkataritza, eraikuntza, garraioa edo enpresei zuzendutako zerbitzuak. Laguntza horien bidez ordainduko da 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean lehiakortasuna hobetzeko abiarazi diren proiektuen diseinua edota garapena.
Diruz lagundu daitezkeen ekintzak zortzi multzotan banatuta daude: gogoeta estrategiko bat egitea, produktu edo zerbitzu berriak garatzea, marketin plan bat sortzea eta enpresaren ingurune ekonomikoa hobetzea. Halaber, laguntzak emango dira estrategia digital bat abiarazteko, kanpaina komertzialak diseinatzeko, webgune berri bat martxan jartzeko edo ekonomia zirkularrarekin lotutako negozio-ildo berriak garatzeko.
Laguntzek proiektuaren diseinu edo exekuziorako kanpo-aholkularitza gastuen % 80raino estaliko dute. Enpresek euren proposamenak aurkeztu ditzakete bakarka edo taldeka (bi antolakunde edo gehiago), betiere erakunde bultzatzailea Basaurikoa edo Etxebarrikoa bada. Proiektu bakoitzak 3.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da 2021eko irailaren 30era arte Behargintza Basauri – Etxebarri zerbitzuaren egoitzan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?