Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 9 Azaroa, 2020 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Kitto-k eta Waixo-k Filtroak dituen lehenengo Maskara Higieniko Berrerabilgarria garatu dute Hotzaren Merkaturako

CWA-17553 Zuzendaritza Europarrak diseinatu eta ekoiztua da, hotz handiko giro hezeetan eraginkorra izateko.
Waixo Frío Nieve Deporte Trabajo

Kitto, Bizkaiko ehun-enpresa historikoa Bizkaian, mendirako arropa teknikoan espezializatua da. Waixok, ehunen inprimaketa digitalen zerbitzuak eskaintzen ditu. Bi enpresa hauek Filtro Baztergarriak dituen lehenengo Maskara Higieniko Berrerabilgarria patentatu dute. Maskara hau giro latzetan erabiltzeko da, hotz eta hezetasun handia duten giroetan.

 

Waixo Aplicaciones Kitto

Jesus Larrietak, maskararen sustatzaileak, ideia nola sortu zen kontatu digu:

Kittok 30 urte baino gehiago daramatza mendi altuko sektorearentzat ehun-zerbitzuak eskaintzen. Gure lana bereziki arriskutsuak diren giroetarako ehunak sortzea da. Konturatu ginen alor honetan ez dagoela Maskararik diseinatuta, batez ere exigentzia handia eskatzen duten giroetarako. Honegatik, maskara garatzeari ekin genion. Konponbideak hainbat faktore konbinatzea eskatzen zuen: Arnasteko erraztasuna, Transpiratzeko erraztasuna eta Hotzaren aurkako babesa. Honez gain, Maskarak merkea izan behar zuen, Bakterien Filtrazioa saihesten duena”.

Bitartean, Waixo euskal Start Up-ak, eurek sortutako WAIX-TRS Maskarillaren Modelorako Modelo Erabilgarria patentatu zuen. Prozesu osoa nola garatu zen kontatu digu Enpresak:

“Alarma estatua ezarri zenetik, Maskara Higieniko Berrerabilgarria garatzera ekin diogu, UNE0065 Legeak eta CWA-17553 Europar Zuzendaritzak eskatutakoa ahal denik eta hobekien betetzeko. Bakterien Filtrazioari ahalik eta hobekien aurre egiteko eta ondo arnasteko helburuaz sortu dugu, betiere erabiltzailearengan %100ean pentsatuz. Bezeroarentzat kosturik baxuena izatea ere kontuan izan dugu. UNE0065 Legearen sortzaileen hartean dago Kataluniako Teknologia Zentroa (Eurecat). Bertan egindako saioen emaitzek garapena Modelo Erabilgarri baten bila bideratzera eraman gaituzte”.

WAIXO ESKEMA

Bi enpresek garapen bateratua proposatu zuten Waixoren konponbidea Kittok identifikatutako merkatuaren hutsunean. Emaitza, lehenengo Maskara Higieniko Tubular Berrerabilgarria Filtro Baztergarriekin, CWA-17553 Europar Zuzendaritzak eskatutakoa betetzen duena. Bakterien Filtrazioa eta Arnasteko erraztasuna hobekien konbinatzen dituen maskara da. Maskara Tubularrak Ehun Tekniko Pertxatua du; ondorioz, hotzetik ondo babesten du, Buff bat bailitzan. Airea hartu eta botatzeko konponbide patentatua du ere.

Maskararen Modeloaren sustatzaileak honakoa bermatzen dute:

“Garbiketa kopuru murriztua duten ehun bakarraz nahiz ehunen konbinaketazosatutako maskara berrerabilgarriekin konparatuz, WAIX-TRS modeloak nahi beste garbiketa izan ditzake Material Filtratzaile Baztergarriaren egituran”.

Maskara honen abantailen artean, sostengarritasuna nabarmentzen dute:

“WAIX-TRS Maskara Tubularraren Modeloan Ehuna ez den ehunaren hiru-geruza da hondakina. Hiru geruza hauek 1,25 gramoko hondakina dute erabilera bakoitzean. %50,4a Zelulosa Biodegradagarria da eta gainontzeko %49,6a, poliesterra. Azken honek kaltetzen du ingurugiroa: 0,62 gramo poliester erabilera bakoitzean, 18,6 gramo inguru hilabetean erabiltzaile bakoitzeko. Izan ere, garbiketa kopuru murriztua duten maskara baztergarriek nahiz higieniko berrerabilgarriek ingurugiroan duten eragina askoz handiagoa da, geruza bakarrekoak nahiz anitzekoak izan, maskara osoa hondakin bihurtzen delako. Hau da, ehunen sekuentzia osoa, twist band, gomak, packaging, eta abar.”

Produktua ekoizteko gakoetako bat produktuak erabilera bakoitzeko duen kostua ahalik eta baxuena izatea zen. Aspektu honi dagokionez, “erabilera bakoitzeko kosturik errentagarriena duen konponbidea topatu dugu hiru geruzako material Filtratzaileari esker. Material honek erabilera bakoitzeko 0,15 euro baino gutxiagoko kostua du. Denborarekin, WAIX-TRS Maskararen erabileraren araberako gastua gero eta gehiago hurbiltzen da kontsumigarriaren (material filtratzailea) gastura, eta azken hau merkatuko bestelako modeloak baino askoz merkeago da”.

WAIX-TRS Maskara Modeloak %87ko Efikazia du Bakterien Filtrazioan eta %29koa Presio Diferentzialean. Hala ere, enpresa I+D-rako inbertsioak handitzeko ahalegina egiten ari da. “Gaur egun, geruzen sekuentziak hobetzen saiatzen ari gara, Bakterien Filtrazioan Efikazia areagotzeko, %93ra iristeko asmoz. Hala, Filtroak dituen lehenengo Maskara Higieniko Berrerabilgarria izateaz gain, bi zentzuetan frogatutako bakarra izango litzateke, %90etik gorako emaitzekin, bai barrutik kanpora, bai kanpotik barrura. Helburu hau betetzea da gure azken asmoa”.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Ekintzailetza
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak