Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 Azaroa, 2020 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Berri Up hazkuntza prozesuan dabiltzan proiektuak aurkezten dituzten taldeen bila dabil bere 12. deialdian.

Azeleratzaile donostiarrak bere azelerazio programaren 12. deialdia ireki du, garapen-prozesuan dauden eta hazteko proiekzioa duten enpresa-proiektuen bila.
BerriUp XII Convocatoria

BerriUp-ek startup-en azeleraziorako bere programaren 12. deialdia martxan jarri du, proiektu berrien bila. Azelerazio-programak 50.000 euro emango dizkio hautatutako proposamen bakoitzari, startuparen %10a eta lau hilabeteko jarraigo pertsonalizatuaren truke.

16 astean zehar, aukeraturiko taldeek banan-banako azelerazio-programan parte hartzen dute. Aurten formatu mixtoa izan du: parte bat ez presentziala, eta bestea Donostia eta Bilbon dituzten guneetan. Aste hauetako helburua negozio-ereduaren onestean lan egitea da, negozioa bideragarria dela eta merkatuan bere lekua duela frogatuz. Proiektu bakoitzari aholkulari adituak esleitzen zaizkio, hauek ekintzaileei aholkatzeko hainbat esparrutan eta modu egokituan prozesu osoan zehar.

Euskal azeleratzaile honek ekimen berritzaileak nahi ditu, euren ideia egia bihurtzeko lanean ari diren talde lehiatsuak; haien jatorria, enpresa-sektorea eta ekintza-gunea gora behera.

“Gure 12. deialdia ireki dugu coronavirusak eragindako mundu mailako krisiaren testuinguruan sortu diren proiektuei laguntzeko gogoz. Geure esperientziatik dakigu ekintzaileek arazoak aukera bihurtzen dituztela, eta erronka berrien aurrean konponbide berritzaileak eskaintzen dituztela. Honegatik zabaldu dugu izen-ematea, balio handiko proposamenak jasoko ditugulakoan, eta ekintzaile guztiei euren ideiak aurkezteko deia egiten diegu” dio BerriUp-en zuzendariak, Patricia Casadok.

Deialdia azaroaren 6an hasiko da et 2020ko abenduaren 14ra arte egongo da zabalik webguneko galdetegia. Jarraian epaimahai batek jasotako proposamen guztiak baloratuko ditu, eta irabazleak hautatzeko finala 2021eko otsailean izango da.


BerriUpi buruz:
2015ean sortua, BerriUp Euskal Herriko lehenengo azeleratzaile pribatua izan zen. Gaur egun 40 aholkulari eta 28 enpresa baino gehiagok partehartu dute azelerazio-programan, Donostiako Zuatzu Parkeko egoitzan. Informazio gehiagorako: www.berriup.com

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak