EmakuMeeting-ak izeneko gure batzarrak biderkatu nahi ditugu.
Talde txikietan antolatuko ditugu hainbat topaketa ezberdun. Hiru euskal hiriburutan aldi bereko topaketak egingo ditugu. Beste emakume ekintzaile batzuekin harremanetan egon zaitezen, haiekin partekatzen baituzu hainbeste: enpresa propio bat martxan jarri izana. Enpresa txikia edo handia, sortu berria edo finkatua, ospatzeak merezi du (dena ez da lan egitea izango!).
Ekintzaileen arteko elkarrizketa produktiboak, 5eko kafe batekin.
Noiz:
Azaroak 19, osteguna, 11:00etan. Iraupena: ordu 1.
Idea:
Egun horretan, 11: 00etan, aldi bereko kafe-etenaldi bat izatea nahi dugu, emakume ekintzaileak elkartu eta kontzientzia hartzen laguntzen duten funtsezko gaiei buruz hitz egiteko.
Non:
Gasteiz | Donostia | Bilbao eta beste edozein lekutatik (online topaketa)
Zergatia:
Ikusiko duzu nola ustez zuri bakarrik gertatzen zaizkizun gauza batzuk guri denoi gertatzen zaizkigun. Izan ere, ekintzailetzaren gai askoren azpian generoarekin zerikusia duten alderdiak daude. Nola hezi gaituzten uste baino gehiago eragiten digu. Kontzientzia hartzea hesi horiek gainditzen laguntzeko modu bat da, elkarrekin.
Zertarako:
Elkar ezagutzeko, konektatzeko, zure sare profesionala zabaltzeko eta hausnarketa indartsuak barneratzeko.
Ahalduntzea horrelako uneetan sor daiteke, non gainditu beharreko oztopoei buruz — barnekoak eta kanpokoak — partekatzeko eta hausnartzeko aukera dagoen.
Nola:
Eman izena eta kontatu beste emakumeei: zure lankideei, beren kontura lan egiten duten beste lagunei, emakumeek gidatutako enpresei, bat egin dezaten. Horrela ere lagunduko diezu aurrera pausoak ematen, ahizpatasuenan.
Gaiak:
Hiru gaien artean aukeratu beharko da. Hausnarketak eta esperientziak partekatzeko eta puntu komunak aurkitzeko.
Norentzat:
Autonomoa, enpresaria, artista, abokatua, merkataria, freelancea, arkitektoa, programatzailea, zerga-aholkularia, trapezista, edonor zarela ere, zure kontura lan egiten duzun emakumea bazara, animatu!
Beharrezkoa al da EmakumeEkineko bazkide izatea parte hartzeko?:
Ez, irekita dago nahi duen emakume ekintzaile oro.
Landu beharreko gaia:
Aurkezpen sorta labur bat egingo da, eta hitz egiteko gaiak azalduko dira. Talde bakoitza libre izango da zein talderi buruz hitz egingo duen aukeratzeko.
Dinamizatzaileek gaia zentratzen eta elkarrizketa bideratzen lagunduko dute.
info+: www.emakumeekin.org
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?