Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Azaroa, 2020 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania India Txina

Kunshan-eko agintariek Txinan kokatuko euskal enpresa batzuk saritu dituzte

GESTAMP, ORKLI, FAGOR EDERLAN eta MONDRAGON ASSEMBLY enpresak sarituak izan dira Qiandeng hirian egin den Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldian
Empresas vascas China Premios

Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko Saria” eman diete GESTAMP eta ORKLI euskal enpresei. Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldiaren esparruan, FAGOR EDERLAN “Gehien hazi diren 10 enpresetako bat” bezala saritua izan zen, MONDRAGON ASSEMBLYk “Epidemien aurkako Bermean Ekarpen Nabarmena egin duten enpresen Saria” jaso zuen eta GESTAMP, gorago aipatutako saria jasotzeaz gain, “Qiandeng hirian zerga gehien ordaintzen duen hamar enpresetako bat” bezala aitortua izan zen

 

GESTAMP enpresa multinazional bat da, autoentzako metalezko osagaiak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituena. Konpainia 1997an sortu zen, helburutzat harturik diseinu berritzaileko produktuen sorkuntzan espezializatutako profil teknikoko hornitzaile global izatea. Harrezkero etengabe hazi da, produktu eta teknologia berriak txertatuz eta nazioartekotzea sustatuz, presentzia duelarik 20 herrialde baino gehiagotan.

Kunshan “Suzhou handi”ko hiri satelite bat da, Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintzian kokatua dagoena. Konderri-hiri gisa administratzen da eta eskualdeko bigarren handiena da.  MONDRAGON Korporazioak parke industrial propio bat inauguratu zuen han 2007an, eta gaur egun gune erakargarri eta garrantzitsua da Euskadiko beste antolakunde eta enpresa batzuentzat. Une honetan, talde kooperatiboaren 22 lantegi baino gehiago daude Txinan, eta han kokatutako enpresa garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Orkly, Maier, Cikautxo, Batz, Fagor Ederlan Copreci, Loramendi eta Kide.

MONDRAGON ASSEMBLYk 40 urtetik gorako esperientzia du automatizazioan, hau da, mundu mailako erreferenteak dira mihiztadura ekipoetan eta linea automatikoetan, eta kalitate goreneko konponbideak eskaintzen dizkiete beren bezeroei, euren beharretara egokitzen direlarik. Espezialistak dira mihiztadura-prozesuak automatizatzeko hainbat motatako ekipoen diseinu, fabrikazio eta instalazioan, eta teknologia berrienez hornitutako konponbideak eskaintzen dituzte, eraginkorrak eta kalitate bikainekoak. Taldeak bost ekoizpen-lantegi dauzka atzerrian: Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen. Horiez gain, filial bat ere badu Indian. Gainera, bulego komertzialen sare estrategiko bat du mundu mailako ekonomiako lider diren herrialdeetan.

ORKLI 1974an sortu zen “Goierri inguruko familietako gurasoek hartutako konpromisoari esker eta emakumeentzako lanpostuak sortzeko helburuarekin”. Multzo magnetiko, termopare eta erradiadoreentzako balbulen fabrikazioari ekin zion. Gero Mondragon Korporazioan sartu zen, eta prozesuak automatizatzen hasi zen. Azkenik, 2000. urtean nazioartekotze-prozesua jarri zuen martxan bere lehen filiala irekiz, non eta Kunshan-en.

FAGOR EDERLAN mundu mailako liderra da automozio sektorerako “Chassis”-en eta “Powertrain”-en osagaietan. Bere etorkizuneko estrategiaren oinarriak dira berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba izatea, azken horrek “beste inor ez bezalakoak” eta “desberdinak” bihurtzen dituelarik . 2003an abiatu zuen bere atzerriko proiekzioa: galdaketa eta ekoizpen lantegi bat jarri zuen martxan Extrema – Minas Gerais hirian, Brasilen.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
El Gobierno vasco seguirá atrayendo nuevas inversiones de Estados Unidos y oportunidades para las empresas vascas
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
20 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Arpisak bere nazioarteko merkatua sendotu du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak