Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 Azaroa, 2020 Azpiegiturak Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Sprilur

Sprilur Eraikune-k antolatutako Eraikuntza Aurreratuaren eta Arkitektura Jasangarriaren Europako Kongresuan

Sozietate publikoak apustu irmoa egin du teknika berritzaileak eta ingurumenaren aldetik jasangarria den kudeaketarako teknikak aplikatzeko enpresa-guneen urbanizazio eta eraikuntza proiektuetan

 

Sprilur-ek parte hartuko du Eraikune-Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak antolatutako Eraikuntza Aurreratuaren, Eraginkortasun Energetikoaren eta Arkitektura Jasangarriaren kongresuan. Ekitaldi hori telematikoki egingo da abenduaren 1ean eta 2an, UPV-EHUren Udako Ikastaroen laguntzarekin.

 

Euskal enpresarentzat azpiegitura arloko konponbideak eskaintzen dituen sozietate honek (SPRI Taldean eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailean integratua) gaiari buruz duen ezagutza partekatuko du eta eraikuntza nahiz arkitektura jasangarriaren sektoreetako jardunbide egokietatik eratorritako esperientziak bilduko ditu.

 

Sprilur-ek 25 urte beteko ditu aurten eta 38 urte daramatza jarduera ekonomikoetarako lurzoru eta industria-guneak sustatzen eta euren kudeaketa integrala garatzen. Apustu irmoa egin du beti ingurumenaren aldetik jasangarria den kudeaketarako teknika berritzaileak aplikatzeko enpresa-guneen urbanizazio eta eraikuntza proiektuetan.

 

Bere jardueraren lehentasunezko ekintza-ildo bilakatu dira zaharberritze eta birgaitze industrialeko proiektuak eta erabiltzen ez diren espazioak berraktibatu eta balioan jartzeko ekimenak. Proiektu eta ekimen horietan, Sprilur-ek jardunbide egokiak eta teknika, teknologia eta garapen-neurri aurreratuak inplementatzen ditu, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren hobekuntzaren alde hartua duen konpromisoa handitzeko bere enpresa-guneetan.

 

Ekimen jasangarriak

 

Hala, Sprilur-ek bere kudeaketan aplikatu dituen ekimen jasangarrien artean aipatzekoak dira: instalazio fotovoltaikoak martxan jartzea, nanoteknologiako teknikak aplikatzea birgaikuntzari lotutako proiektuetan, BIM-Building information Modeling teknologia aplikatzea eraikuntza proiektuak diseinatu eta kudeatzean, energiaren % 30 geotermia bidez sortzea klimatizazio sistemetan, CO2 atzematen duten zoladurak instalatzea eta material birziklatu jasangarriak erabiltzea urbanizazio lanetan, sinergiak sortzea hondakinak eta materialak berrerabiltzeko, ondare industrialeko eraikinak babestu eta kontserbatzea, espazio naturalak deskontaminatu, ingurumenaren aldetik berroneratu eta berlandareztatzea, mugikortasun planak eta kontserbazio erakundeak sortzea, eta abar.

 

Sprilur Taldeak datozen urteetarako duen erronka da Nazio Batuen Munduko Itunean oinarritutako Euskadi 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuak bultzatzea. Zentzu horretan, dagoeneko hasi da Plan bat definitzen bat etortzeko Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin.

 

Sprilur-ek parte hartuko du Arkitektura eta Hirigintza arloetako Eraikuntza Aurreratuaren, Eraginkortasun Energetikoaren eta Jasangarritasunaren Kongresuan, non onlineko stand bat izango baitu eta B2B elkarrizketa telematikoak egingo baititu parte-hartzaileekin eta enpresa interesatuekin (Eraikune eta UPV-EHUren eskutik), aukera izan dezaten komunikazio-bideak irekitzeko eta proiektuak, ekimenak nahiz jardunbide egokiak partekatzeko.

EESAP11 eta CICA 4 – European Congress 2020

Bi edizioetan, abenduaren 1ean eta 2an, hizpide hartuko da berrikuntzak ekarri duen disrupzioa jarduera programatuen oinarri gisa, normalean alderdi hori teknologia aplikatzearen ondorio bezala azaltzen baita, eta ez kontuan harturik zertan eta nola aplikatzen den teknologia. Topaketan arkitektura eta eraikuntza industrien ikuspegi berritu bat eskainiko da, fokua 2030ean jarriz eta lehentasuna emanez etorkizunean beharrezkoa izango den eraldaketari.

Egitarauak eduki ugari eskaintzen ditu: osoko bilkurak, kasu praktikoak, mahai-inguruak eta B2B elkarrizketak, zeintzuetan hizpide hartuko baitira hiri eta eraikinetako eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna, eraikuntza aurreratuarekin lotutako digitalizazioa eta 4.0 eraikuntza (produktibitatea, ingurumen inpaktua eta segurtasuna).

Hiri plangintzako, kudeaketako eta tokiko, Estatuko nahiz nazioarteko proiektu estrategikoen arloetako adituz osatutako talde batek azalduko du zein aukera eskaintzen dituzten eraikuntza aurreratuaren sektoreak eta eraginkortasun eta jasangarritasun arloko proiektuek ziklo berri bat irekitzeko 4.0 eraikuntzaren eta jasangarritasunaren esparruetan.

EESAP11 eta CICA4 ekitaldietako egitaraua

Izen-emateak

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak