Bi erakundeek hitzarmen bat izenpetu dute, Donostia Sustapenaren bitartez, biozientzia eta osasun arloan inguruko berrikuntza eta ekintzailetza proeiktu berriak sustatzea xede duena.
Horretarako, osasun arloarekin zerikusia duten enpresa proeiktuak lagunduko dira, enpresa kudeaketa aholkularitza espezializatuarekin, Biodonostiako ikerlariek laguntza teknikoarekin eta eta 5.000 eurora arteko laguntzarekin:
Berrikuntza eta ekintzailetza programak beste lan ildo bat ere proposatuko du. Besteak beste, Biodonostiak zehazturiko erronkei irtenbideak proposatzeko ekintzaileei zuzenduriko deialdi bat ere zabalduko da.
Akordioak barne ditu ere talentua erakarri eta garatzeko jarduketak, Europako proiektuetan parte hartzea, hezkuntzaren arloko gaitasunen garapena eta transferentzia teknologikoa.
Donostiako Sustapenak, zein Biodonostiak euren lankidetzarako konpromisoa berritu dute, lankidetza zientifiko-teknikoko hitzarmen honekin, jarraian adierazitako arloetako jarduketak aurreikusten dituena:
Informazio gehiago esteka honetan
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?