Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2020 Ekintzailetza Eraldaketa digitala EIKTak Start up UP Euskadi

Digitalentu ETE-en eta enpresa handien digitalizazioan eta zerbitizazioan ari da lanean negozioak bultzatzeko

Cidetec euskal zentro teknologikoa edo Ingeteam taldea bezalako bezeroak dituzte, eta baita Rotterdameko metroa (RET) edo Dellner alemaniarra bezalako nazioarteko enpresak ere
Idoia Iceta eta Álvaro Zevallos, Digitalenturen sortzaileak

Digitalentu euskal start up-ak 2020an ekin dio bere ibilbideari, industria-sektoreko enpresei laguntzeko, digitalizazioaren bidez produktutik zerbitzurako jauzia emateko. Ziurtatu denez, urrats hori ez dela soilik tamaina handiko konpainientzat. Lehenengo hilabete horietatik, Idoia Iceta eta Alvaro Zevallos Digitalenturen sortzaileek honako hau nabarmendu dute: “Industria-sektoreko enpresei erronka egin nahi diegu digitalizazioan oinarritutako zerbitzu berriak abian jartzeko, desberdindu, gure esparruan igotzeko eta bezero-segmentu berrietara iritsi ahal izateko”.

Digitalentun proiektu bakoitza paregabea izateko lan egiten dute. Ildo horretan, Icetak lortu duten emaitzak azaldu ditu: “Gure esperientziak eta ezagutzak aukera ematen du bezeroari zuzendutako digitalizazioa enpresa bakoitzaren operazioetan txertatzeko. Gure bezeroen hitzetan, esperientzia paregabe baten bidez, euren negozioan eragin argia lortzen dugu”.

Nor digitalizatu daiteke? Digitalenturen ikuspuntutik, enpresa guztiek egin dezakete: “Zerbitizazioa edo digitalizazioa ez daude enpresa handien esku bakarrik. Gure esperientziari esker, jarduera, kultura eta tamainako enpresa oso desberdinak ezagutu ditugu. Horietan guztietan, eskala desberdinean, digitalizazioan antzeko helburuak bilatzen dituzte, hala nola bereizketa, eskalagarritasuna, bezeroen fideltasuna edo negozio berriak garatzea”, azpimarratu dute.

Cidetec euskal zentro teknologikoa edo Ingeteam taldea bezalako bezeroak dituzte, eta baita Rotterdameko metroa (RET) edo Dellner alemaniarra bezalako nazioarteko enpresak ere. Enpresa honen berezitasuna, Digitalentutik azpimarratu dutenez, “negozio bakoitza ebaluatzeko objetibotasuna, teknologia hoberenaren aukeraketa eta enpresako aldaketa zuzenduko duen taldea martxan jartzea lortzea da. Digitalizazioan jartzen dugu arreta, negozio gako gisa”, adierazi du Idoia Icetak. Prozesu horrek murgiltzen diren konpainien esparru guztiak ukitzen ditu. “Enpresa barruko eta kanpoko operazioak eraldatzea da kontua, bezeroa kontutan hartuz eta enpresaren alde positiboak digitalizazioaren bidez sendotuz”, azaldu dute.

Icetak Alberdiren adibidea aipatu du, pieza mekanizatuak egiten dituen ETE bat. “Berrikuntzan erreferente den enpresa ertaina da, eta bezeroen artean enpresa handien konfiantza du. Horri esker, orain arte pentsaezinak ziren digitalizazioaren esparruan elkarrekin sortzeko proiektuei ekin ahal izan diegu “.

Balio teknologiko handiko produktua duten enpresa handiagoei dagokienez, Dellner edo Ingeteam taldea adibidez, Digitalentuk honako hau nabarmentzen du: “10 eta 20 urte bitarteko bizi-ziklo luzea duten produktuak garatzen dituzten konpainiek salmenta ondoko zerbitzuan aurrera egin dezakete, eta produktuaren aldi erabilgarri osoan zehar balioa eman dezakete”. Jauzi hori egitean, aukera leiho berri bat irekitzen da, Icetaren ustez, zerbitizazioak “negozio tradizionalaren oztopoak apurtzea eta azken bezeroengana iristea” ahalbidetzen duelako.

2021era begira, Digitalentuk bezeroekiko hurbiltasuna mantentzearen eta lantaldea handitzearen aldeko apustua egin du, baita bere negozioa nazioartean garatzearen aldekoa ere.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 10 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak