Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 abendua, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Euskal enpresek badituzte konponbide teknologikoak, COVID-19ak langileen osasunean duen eragina minimizatzeko

Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sarean integratutako euskal teknologia-zentroek garatu dute PRAP Euskadi

Euskal enpresek eskura dituzte hainbat tresna teknologiko, tresna horien bidez COVID-19ak eragindako pandemiaren inpaktua minimizatzeko eta langileen infekzio-arriskua murrizteko lantokietan.

 

PRAP Euskadi izeneko ekimen hau Basque Research & Technology Alliance (BRTA) sarean integratutako euskal teknologia-zentroek garatu, probatu eta baliozkotu dute, Eusko Jaurlaritzako Informatika Sozietatearekin (EJIE) batera eta Jaurlaritzako hainbat Sailen koordinaziopean (SPRIren bitartez).

 

PRAP Euskadi ekimenak oinarritzat du BRTAko kideek garatu eta martxan jarritako ekintza-protokolo bat, zeinak elkarrekin konbinatzen baititu, batetik, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren COVID-19 I+G laguntzei esker garatutako tresna teknologikoak eta, bestetik, proba analitikoak, betiere helburutzat izanik langileen infekzio-arriskua edo COVID-19aren presentzia minimizatzea lantokietan.

 

Hala, EAEko enpresen, erakunde publikoen eta industriaren funtzionamendu egokia ahalbidetuko da, segurtasun berme eta potentzial operatibo handienekin.

 

PRAP Euskadi ekimena pandemiaren hasieran sortu zen, xedetzat harturik BRTA sareko kideen giza baliabide, ekipamendu eta teknologia guztiak batzea eta Euskadiko industria sarearen zerbitzura jartzea. PRPA diseinatu zen tresna baliotsua izan zedin normaltasun berria deitzen diogun honetarako trantsizioa eta SARS-CoV-2 birusarekiko bizikidetza errazteko, harik eta behin betiko konponbidea (dela txertoa edo dela tratamendu eraginkor bat) lortu arte.

 

Badu oinarri zientifiko-teknologikoko ekintza-protokolo bat, aukera ematen duena askotariko konponbideak modu pertsonalizatuan konfiguratzeko eta modulatzeko enpresa bakoitzaren ezaugarri eta premien arabera, eta integratu eta osatu egin daitekeena enpresako prebentzio-estrategiarekin. Esan bezala, proposamen hau BRTA sareko zentroek eta EJIE-Eusko Jaurlaritzaren Informatika Sozietateak garatu, probatu eta baliozkotu dute ekimenaren fase pilotuan, eta dagoeneko eskuragarri dago enpresentzat.

 

Proposamena ezagutu eta tresna hauetakoren bat bere prebentzio-estrategian txertatu nahi duten enpresek aukera izango dute abenduan antolatuko diren onlineko saioetan parte hartzeko, non xeheki azalduko baitira tresnak eta tresna horiek eskuratzeko moduak.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak