Ikerketa eta berrikuntza dira “María D’uolen DNAren zati bat”, Gasteizen 1992an jaiotako kosmetika enpresa. María Unceta-Barrenechea Olazar zuzendari eta sortzaileak, Farmazian lizentziaduna eta “karreraren zale amorratua”, kosmetika eraginkorra posible dela uste du.
2015ean, María D’uol minbizia duten pazienteen larruazalaren zaintza erabat aldatu duen onkologia-lerro baten garapenean aitzindari bihurtu zen. “María D’uol Oncology kaleratzea izan da María D’uolen proiekturik garrantzitsuena”, aitortu du Unceta-Barrenecheak, onkologoekin eta osasun langileekin lan egiten baitu.
Urrian ‘Carmen’ linea onkologiko berria atera zuen, erradioterapiak azalean dituen ondorioak murrizteko. “Ebidentzia zientifikoak egiten joan gara, eta horrek erakusten digu garatzen ari ginen produktuak oso ondo funtzionatzen zuela”, azaldu du. Une honetan, 250 pazienterekin entsegu klinikoa egiten ari dira Madrilgo Gómez Ulla ospitalean.
COVID-19ren pandemiak enpresa gasteiztar honen lanean eragina izan du ere, eta gel hidroalkoholikoak ekoizteaz gain, maskarak erabiltzeagatik azala zaintzeko produktuak garatu ditu.”Guztioi eragiten digun zerbait da”, adierazi du.
Erronka berrien artean, Unceta-Barrenecheak “produktu berrien garapena eta etengabeko berrikuntza” azpimarratu ditu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?