LINQcasek x urte daramatza manufaktura aurreratuko industrien ekoizpen- eta mantentze-prozesuak optimizatzeko soluzioetan lanean. Horretarako, Donostiatik ikuskapen-ekipo ez-suntsitzaileak garatzen dituzte teknika elektromagnetikoen bidez, bai eta produkzioa monitorizatzeko softwareak ere. Helburua: industriei produktiboagoak izaten laguntzea, akats kantitatea eta eraginkortasunik eza zerora jaitsiz.
“Gaur egun, prozesu industrial gehienak teknika suntsitzaileen bidez ebaluatzen dira. Prozesu horietan, pieza batek propietate mekaniko egokiak dituen zehazteko modu bakarra pieza bera moztea eta aztertzea da, eta horrek erabil ezina bihurtzen du”, azaldu du Ibon Iribarren LINQcaseko kudeatzaileak. “Garestia, geldoa eta piezen kalitatearen trazabilitate egokia bermatzeko gai ez dena” izaten den arazo horri irtenbidea emateko, Donostiako enpresak piezen %100a kontrolatzeko gai den irtenbide bat proposatzen du, teknika ez suntsitzaile elektromagnetikoak erabiliz. Modu honetara erabilgarriak izan daitezkeen piezak alferrik ez galtzea lortzen da.
LINQcasek proposatutako irtenbideak piezak magnetizatzen ditu, materialaren seinale elektromagnetikoa “entzuten” du eta korrelazio matematiko bat egiten du kontrolatu nahi diren propietate mekanikoekin, adibidez, puntu jakin bateko gogortasuna. Behin hori jakinda, makina automatikoa edo eskuzkoa ematen dute, erabiltzaileak piezen %100 egiazta dezan edo ikuskapen estatistikoa egin dezan, segundo edo minutu batzuetan. “Industriei aurrezteko aukera handiak ematen dizkie honek, adibidez, Automobilgintzako bezero batek akats bat izan zuen fabrikazio-prozesu batean, eta gertakari bakar horren kostua 1.4 milioi eurokoa izan zela kalkulatu zen”, adierazi du Iribarrenek.
Teknika horiek erabiliz, artezketa-erreketak, propietate mekanikoak eta tenplatze-propietateak, gainazaleko akatsak, arrakalak eta porotasunak identifika daitezke, baita dimentsio-kontrola egin ere, ikuskatutako pieza aldatu gabe. Hori guztia automobilgintzako ardatzetan aplikatzen dute batez ere, bazkideek ondo ezagutzen duten sektorea, esperientzia luzea baitute.
Teknologia hau BRTAko kide den Ceit-IK4 ikerketa zentroarekin batera garatu da. Ceitek artezketa prozesuak egiaztatzeko ikerketa industriala egina zuen, baina LINQcasekin elkartzeko aukera aztertu zuen garapena bizkortzeko eta ingurune industrialetan kontsumitzeko egokia zen teknologia egiteko. “Industriarentzat aurrerapauso handia dela uste dugu, izan ere merkatura iristen ez den goi mailako teknologia asko dago, ez delako sinplifikatzen eta sendotzen, eta hori izaten ari da gure lana”, esan du LINQcaseko gerenteak.
Prozesuen digitalizazioa
Suntsitzaileak ez diren ikuskapen-soluzioez gain, LINQcasek bigarren negozio-lerro baten alde egiten du: prozesuen digitalizazioaren alde. Donostiako konpainiak materialak entregatzeko automatizazio adimentsuko proiektuak eskaintzen ditu ekoizpen-lerroetarako, makinek denbora errealean sortzen dituzten datuetan oinarrituta, “Ekoizpen edo mantentze prozesu batean eraginkortasunik eza antzematen dugu, hobetzeko aukera kuantifikatzen dugu eta proiektua exekutatzen dugu bezeroak hobekuntza hori lor dezan”, azaldu du Iribarrenek.
Orain, automobilgintzako instalazio batean material faltagatik ekoizpen-lineen geldialdiei irtenbidea ematen dien proiektu batean ari dira lanean, “makinen seinaleak irakurriz (70 seinaletik gora duela gutxi garatutako proiektu batean) material berriak bidaltzen ez badira geldialdi bat noiz egingo den iragartzen dugu. Hortik aurrera, biltegiko lana planifikatuko dugu, lineako zer material hornitu behar dituen adieraziz. Eta azkenik, robot autonomoen flota bat programatu eta integratzen dugu, materiala entregatzen dela ziurtatzeko “, adierazi du Iribarrenek.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?