Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urtarrila, 2021 Azpiegiturak Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Sprilur

Tapiak txalotu egin du ekoizpen-sistemaren hondakinei balioa eman eta horiek birziklatzen dituzten industrien lana, eta berretsi du Eusko Jaurlaritzaren ekonomia zirkularraren aldeko apustua

  • OTUA enpresara Arabako Goiain industrialdean eginiko bisitan, Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gogorarazi du aurten ekonomia zirkularrarentzako laguntzen finantzaketa bikoiztu egingo dela

  • Eusko Jaurlaritza PPGR2030 proiektuan lanean ari da, eta lehentasunezko ingurumen-erronka isuria minimizatzea izango da

  • OTUA buru da industria-birziklapenaren sektorean, eta 38 milioi euro inbertitu eta bi lerro berri sortu ditu, nahaste metaliko konplexuak banantzera eta etorkizunean balioa emateko plastikoak tratatzera bideratzen direnak

Arantxa Tapia sailburua, bisitaldean.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularrarekin duen konpromisoa. Hala adierazi du, gaur goizean OTUA enpresara eginiko bisitan. Enpresa hori Legutioko (Araba) Goiain industrialdean dago; 25 milioi euro inbertitu ditu nahaste metaliko konplexuak banantzen; beste 13 milioi inbertituko ditu plastikoak tratatzen, eta, hala, ekoizpen-sistemak sortzen dituen hondakinei balioa ematea eta haiek birziklatzea lortuko du.

 

Tapia, Amaia Barredo Ingurumeneko sailburuordearekin eta Javier Agirre Ingurumen Administrazioaren zuzendariarekin batera, gizarte osoarentzat horrelako industrien aldeko apustuak egiteak duen garrantzia nabarmendu du; alegia, hondakinen balio potentziala kontuan hartu eta material berriak eskuratu eta, hala, bigarren bizitza ematen dizkietenen aldeko apustua egiteak.

 

“Euskadik 20 urte baino gehiago daramatza ekonomia zirkularrean lanean”, esan du Tapiak, “eta, gaur egun, erreferentea da eremu horretan, bereziki industria-eremuan. Gaur egun, Euskadiko 240 industria-enpresa inguru –177 ETEak dira– ari dira dagoeneko praktika edo eredu zirkularrak aplikatzen”.

 

Gaur arte, honako hauek dira ekonomia zirkularrean sektore aktiboenak: automobilgintza, garraio-ekipamenduak, elektrikoak eta elektronikoak, makina-erreminta, metala, kimikoa, altzariena, eraikuntzarena eta ingurumen-zerbitzuen azpisektorea. Eusko Jaurlaritzak, baina, aurten ekonomia zirkularrerako laguntzen programa berezi eta hobeturako deialdia egingo du, aurrerapausuak ematen  jarraitzeko.

 

Gobernuak 2 M €-ren bidez lagundu ditu ingurumena hobetzeko 66 proiektu Euskadiko industrian. Eta aurtengo aurrekontuan, Tapiak esan duenez, “ahalegin handiagoa egingo da eta, horretarako, lerro horren finantzaketa bikoiztu egingo da eta 4 milioikoa izango da, eta funtsak eskatuko zaizkio Next Generation-i, ekonomia zirkularraren estrategian eta hondakin-plan berrian ezarritako neurriak sustatu ahal izateko. Hondakina murrizteko eta hari balioa emanez bigarren mailako baliabide edo material eraldatzeko asmoz”.

 

Ekonomia zirkularra Euskadin BPGd-aren % 1,12 da, eta urteko diru-sarrera gordinak 764 M € dira. Enpleguari dagokionez, 18.463 enplegu daude ekonomia zirkularrarekin lotuta, alegia, EAEko enplegu-kopuru osoaren % 2,08. Balio hori Espainiakoa eta Alemaniakoa baino handiagoa da; haietan % 2,00 eta % 1,71 da, hurrenez hurren, ekonomia zirkularrarekin lotura duten enpleguen ehunekoa.

 

Ekonomia zirkularrak industriari dakarzkion erronkak garrantzitsuak dira. Irtenbide berritzaileak baliatuko balira, zirkularragoak, batez beste lehengaien kontsumoan % 6ko aurrezpena aurreikusten da; alegia, 2.000 M €-ko aurrezpena Euskadiko industrian.

 

Tapiak zorionak eman dizkio OTUAri, egiten duen bultzadagatik, eta honako hau gogorarazi du: “XXI. mendeko industriak ingurumenaren aldagaia eta I+G+b jarduera integratzeko gai den industria digitalizatua izan behar du, horrela ekoizpen jasangarriagoa lortzeko. 2021erako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren aurrekontuaren % 40 baino gehiago268 milioi euro ditu– I+G+b jardueraren aldeko apustura bideratu da, bai industria-eremuan bai lehen sektorean eta elikagaigintzan.

 

Eusko Jaurlaritzak urtarrilean onartu zuen “Euskadiko 2030erako ekonomia zirkularraren estrategia”, hiru helburu estrategikorekin:

  • Produktibitate materiala % 30 handitzea.
  • Material zirkularraren erabilera-tasa %30 handitzea.
  • BPGren unitate bakoitzeko sortutako hondakinen tasa %30 murriztea.

 

Honako hauek baieztatzen dute krisi honetatik irteteko jasangarritasuna eta ingurunearekiko eta ingurumenarekiko errespetua integratzen dituen irteera behar dela: Europar Batasunak “Itun Berdea” onetsi izana, ekonomia berdetzeko eta industria-sektoreen lehiakortasuna areagotzeko programa honetatik bideratuko den laguntza ekonomikoen pakete garrantzitsua aintzat hartuta, eta Next Generation EU leheneratze-programa.

 

OTUA ekonomia zirkularraren estrategiaren helburuetan laguntzen duen enpresa den aldetik, enpresa eredugarria da, berritzailea, eta etengabeko inbertsioak egiten ditu bai hondakinen aprobetxamendurako balio-katearen prozesu berrietan, bai funtsezko prozesuak sartzen eta hobetzen.

 

PPGR2030 hondakinak kudeatzeko plan berria

Datozen 10 urteetarako aurreikusten den arau-, ekonomia- eta ingurumen-esparrua ikusita, Eusko Jaurlaritza PPGR2030 Hondakinak Kudeatzeko Planean lanean ari da, hondakinen arloko Europako araudira egokitzeko eta hondakinen adierazleak hobetzeko.

Tapiak “isurketaren arazoa konpontzearen” alde egin du, eta hondakinen kudeaketaren hierarkiaren egoera guztietan lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratu du.
Hala ere, Zaldibarko gertakariaren ondorioz hondakin ez-arriskutsuak isurtzeari dagokionez, Mutiloako eta Larrabetzuko zabortegiak ixtearen ondorioz eta mota horretako gainerako instalazioen balio-bizitza txikiaren ondorioz, lehentasunezko ingurumen-erronka epe labur eta ertaineko isurketa minimizatzea da, hondakinak gure autonomia-erkidegotik kanpo lekualdatu behar ez direla bermatzeko, eta, bestalde, isurketa gutxieneko mailetaraino murriztea ahal den neurrian, duseztatzeko azpiegiturak sahiesteko.

 

Sailburuak planaren helburu gisa ezarri du “bigarren mailako materialen merkatu egonkor eta seguru bat sortzea, 2030erako 10MM tonara iritsiko dena“, euskal enpresen lehiakortasuna eta enpleguaren sorrera sustatuz.

Informazio gehiago Irekian: www.irekia.euskadi.eus/eu/news/66169

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak