Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Corowai enpresa arabarra Green Product Award 2021 sarietako finalista da DIY etxolari esker

“Do it yourself” kontzeptuan oinarrituta diseinatu dira Corowai etxolak, eta zuhaitzen gainean jartzen dira
CorowayHome

Corowai enpresa arabarra, zuhaitzetan jartzeko “Do it yourself” etxolak diseinatzen eta fabrikatzen dituena, Green Product Award sarien finalista da, zehazki, “Arkitektura eta etxe txikiak” kategorian. Munduko sari garrantzitsuenetako batzuk dira. 51 herrialdetako ehunka proiektuk parte hartzen dute bertan.

Martxoan aukeratuko dituzte irabazleak, herri-bozketa baten bidez eta herrialde askotatik etorritako diseinu eta arkitektura arloko adituen balorazioaren bidez. Esteka honen bidez eman dezakezu Arabako enpresaren aldeko zure bozka 2021eko urtarrilaren 31ra arte: https://www.gp-award.com/es/produkte/diy-tree-house

Jorge Fernández de Mendiola ekintzaile arabarrak sortu zuen Corowai proiektua, beste bi bazkideren laguntzarekin. Zuhaitzen gainean jartzeko etxolak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte, jarraibideen laguntzarekin bezeroek ordu gutxitan muntatu ditzaten. Etxolak ia edozein zuhaitzetan jar daitezke eta 5 metro koadro inguruko azalera dute. Eskailera, sartzeko ataxka, teilatua eta leihoak dituzte. EBren adostasun-adierazpena dute, eta % 100 ziurtatuta daude. Corowai etxolak KIT formatuan saltzen dira eta material jasangarriekin fabrikatzen dira.

Enpresaren sortzaileek zuhaitzei eta naturari dioten maitasunean oinarritzen da Corowaien filosofia. Guztien eskura dauden etxola hauen bidez, bezeroei aukera ematen diete naturaz beste modu batera eta errespetuz disfrutatzeko. Corowai etxolak partikularrentzat nahiz bezeroei esperientzia berezia eskaini nahi dieten kanpinentzat pentsatuta daude, bai eta abentura-parkeentzat, naturguneentzat edo nekazaritza-turismoentzat ere, besteak beste.

Bere kategorian, beste bost proiekturekin lehiatuko da, hala nola eraikuntza iragankorrak, etxe ibiltariak edo ikasleentzako pop-up logelak, guztiak ere ikuspegi jasangarri baten arabera diseinatuak.

2019an, enpresak bi sari jaso zituen Araba Ekinean ekimenaren “zure ideiak balio du” lehiaketan: proiekturik jasangarrienaren saria eta publikoaren sari berezia. Gainera, SPRIren ekintzaile-programaren laguntza jaso du, BIC Arabaren babespean, bere osagai berritzaileari esker.

info+: www.corowai.es

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak