Kopak eta edalontziak egiten dituen Vicrila euskal enpresa atzerrira begira jarri da hazten jarraitzeko. Hala, % 10 handitu du nazioarteko merkatuetan duen presentzia, eta bere esportazioak fakturazio osoaren % 40raino iritsi dira 2020aren amaieran.
Pandemia gorabehera, Vicrila-k handitu eta sendotu egin du bere atzerriko presentzia, batik bat Asiako merkatuan garrantzitsuak diren bi puntutan: Txinan eta Hego Korean. Era berean, hedapen aukera berriak ireki ditu, merkataritza akordioak lortu dituelako Maldiva uharteetan, Arabiar Emirerri Batuetan eta Indian. Hala, bere sare komertziala zabaltzen ari da, sare horretara biltzen direlarik AEBak, Mexiko, Italia, Frantzia, Alemania, UK, Karibe, Brasil, Grezia, Erdialdeko Amerika, Txile, Argentina, Hego Korea, Japonia, Malaysia, Puerto Rico, Zeelanda Berria, Ukrainia eta, besteak beste, Errusia. Esportazioak bere salmenta guztien % 40 dira dagoeneko.
Ostalaritza sektoreak egoera latza bizi du Espainian eta Europan, hori dela eta, konpainia bizkaitarrak bere hazkunde-estrategia birdiseinatu du bi salmenta-kanal bultzatuz: banatzaile handiak –retail– eta beste enpresa batzuentzako fabrikazioa, batez ere elikadura sektorean –B2B-.
Azken urtean, bere presentzia bikoiztu du retail sektorean –zeinak bere baitan hartzen dituen produktuak masiboki eta bezero kopuru handiei saltzen espezializatutako enpresak, hala nola, supermerkatuak eta kate espezializatuak-, bereziki Alemaniako merkatuan.
Datorren urteari begira, Vicrila-k helburu nagusitzat du areago indartzea Europako merkatuan eta kontinente amerikarrean duen presentzia, batik bat AEBetan eta Kanadan, eta bere segmentuko lider bilakatzea 2023rako.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?