Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 urtarrila, 2021 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Ezagutu Brexit-aren ondorioz euskal enpresentzat planteatzen den agertoki berria

Topaketa telematikoki egingo da otsailaren 3an, eta Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeak euskal enpresentzat dituen ondorioak ezagutaraztea eta gutxitzea du helburu.

Joan den abenduaren 31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera izanak ziurgabetasun-egoera berri bat ireki du Erresuma Batuan merkataritza-harremanak edo -presentzia dituzten euskal enpresentzat. Hori dela eta, Brexit-aren ondorioei buruzko informazio ugari dagoen testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak zuzenean ezagutarazi nahi ditu Eusko Jaurlaritzaren planak, Brexit ondoko egoerara egokitzen laguntzeko euskal enpresari.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI eta BasqueTrade erakundeekin batera, otsailaren 3ko goizean 10: 00etatik 11: 00etara egingo den topaketa digitala antolatu du.

Topaketa hau esportatzaileak diren edo Erresuma Batuan ezarrita dauden euskal enpresentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa britainiarren filialentzat, Erresuma Batuan merkataritza-interesak dituzten enpresentzat edo Erresuma Batua zerbitzu edo produktuen hartzaile potentzial gisa hartzen duten enpresei zuzenduta dago batez ere.

Bertan aurkeztuko dira Brexitaren ondorioz kontuan hartu beharreko gai nagusiak: aduanak, logistika, zergak, langileak eta abar, bai eta Eusko Jaurlaritzak prestatu dituen laguntza-neurriak gure enpresa ehunean Brexitak duen eragina minimizatzeko.

Arantxa Tapiak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuak emango dio hasiera ekitaldiari,  Brexitaren ondorengo testuinguru politiko globalaren eta euskal enpresak aurrez duten egoeraren azalpenarekin hasiko da.

Lehen hitzaldi honen ostean, Ainhoa Ondarzabal BasqueTradeko kontseilariak euskal enpresek planteatutako arazo nagusien berri emango du, bai eta erronka horiei segurtasun handiagoz aurre egiteko eskaintzen zaizkien zerbitzuen eta laguntzen berri ere.

Ondoren, Pablo Fanok, Erresuma Batuko BasqueTrade Bulegoko zuzendariak, xehetasunez azalduko ditu Brexit ondoko egoera berri honetan euskal enpresari zuzenean eragiten dioten akordioaren gai nagusiak.

Ekitaldia Arantxa Tapia sailburuaren etorkizuneko ikuspegiarekin eta ondorioekin amaituko da.

Ez galdu Erresuma Batuan interesak dituzten euskal enpresa guztiek hemendik aurrera kontuan hartu behar dituzten alderdi zehatzak ezagutzeko aukera. Izena ematea guztiz doakoa da eta YouTube bidez egin ahal izango da, software gehigarririk instalatu gabe.

 

Izena eman

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak