Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 urtarrila, 2021 Azpiegiturak Berrikuntza Eraldaketa digitala Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Sprilur

Eusko Jaurlaritzak, 2030erako, % 85 murriztuko du hondakindegira doazen hondakinen kopurua

Arantxa Tapia sailburuak, gaur, Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren (2030 HPKP) edukiaren berri eman du; 97 milioi euroko inbertsioa egingo da

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak, gaur, 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planaren zirriborroaren gako nagusiak azaldu ditu; planak Euskadik datorren hamarkadan jarraitu beharreko estrategia markatuko du. Eusko Jaurlaritzak 2030erako honako helburu hauek aurreikusten ditu: % 30 murriztea hondakinak sortzeagatiko tasa; hiri-hondakinen gaikako bilketa % 85era arte areagotzea; hondakin ez-arriskutsuen % 85 berrerabiltzea eta, hala, bigarren mailako material bilakatzea, eta % 15 baino gutxiagora murriztea hondakindegietan ezabatzea.

Gaur bilera telematikoa egin du hiru foru-aldundiekin eta, hartan, Tapia sailburuak Planaren dokumentua eman die Ingurumeneko sailetako arduradun nagusiei, izapidetzen hasteko eta datozen hilotan beste administrazio publiko batzuekin, sektoreko eragile nagusiekin eta Euskadiko herritarrekin egingo den parte-hartze publikoaren prozesuari ekiteko.

Kalkulatzen da datozen hamar urteotan 2030erako Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Plana betearazteak 97 milioi euroko inbertsioa ekarriko duela. Horretarako, honako hauek lortzeko ekintza ugari izango dira abian: materialen zirkulartasuna lortzea, alegia, produktu berriak fabrikatzeko berriro erabili ahal izatea; klima-aldaketa arintzea; gardentasuna eta trazabilitatea hondakinen kudeaketan.

Ekintza horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

  • Isurpena gutxituko duten eta hondakinak bigarren mailako material gisa berrerabiltzea sustatuko duten lehentasunezko inbertsioak
  • 2030era arte Euskadiko isurpenaren autosufizientzia bermatzea eta, paraleloki, isuria murriztea, hondakinetarako azken aukera gisa.
  • Legegintza-garapenak egitea hondakinen arloan (esparru-legeria, erabilera berriak gaitzeko eta isuria debekatzeko dekretuak, etab.)
  • Hondakinen isurpen- eta errausketa-kanona aktibatzea, Estatuko legeriarekin bat etorriz, hondakin bat isurtzea birziklatzea baino merkeagoa izan ezin delako premisarekin.
  • Ikuskaritzako eta zehapenerako baliabideak areagotzea, hondakinak kudeatzeko instalazioen egokitzapena eta funtzionamendu egokia bermatzeko.
  • Agregakinak, lurralde eta bigarren mailako bestelako lehengaiak biltegiratzeko eta haien kalitate-kontrola egiteko instalazio publiko-pribatua sortzea; haren bidez, besteak beste, berrerabilerarako materialen gaineko kontrol handiagoa egin ahalko da.
  • Hondakin plastikoetarako behin betiko irtenbideak bultzatzea, hondakindegietan ez uzteko.
  • Lehentasunezko hondakinetatik datozen bigarren mailako materialen erosketa publiko eta pribatu berdea sustatzea.
  • Ontzien goi-kalitateko berrerabileraren eta birziklapenaren prebentzioan eta sustapenean lan egitea.
  • Aldundiekin eta Osalanekin elkarlanean, egiturazko fibrozementu suntsitua biltzeko eta kudeatzeko plana prestatzea eta herritarren esku egotea.

“Hondakinen Plan hori 2030erako Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategian eta Europako Itun Berdearen printzipioetan sartzen da, eta Euskadin ekonomia zirkularra errealitate bilakatzeko diseinatu da. Planean proposatzen diren ekintzak abiarazteak bide emango du Euskadin hondakinen sorkuntza nabarmen murrizteko, hondakinen baliozko materialak ateratzeko teknologiak sustatzeko eta bigarren mailako produktu horietarako merkatua sortzeko”, esan du Arantxa Tapia sailburuak.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak