Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 urtarrila, 2021 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Bookroad euskal enpresak Amadeusen antzeko sistema bat sortu du, bidai sektorean aplikatua

Konpainiak Euskaditik kudeatzen ditu munduko edozein tokitako ekitaldiekin, biltzarrekin, negozio-bilerekin edo tourrekin lotutako bidaiak
Bookroad

Taxista bat nazioartera zabaldu, berritu eta digitalizazioan gertura daiteke. Patxi Huélamok, Bookroad enpresaren sortzaileak, “bezeroen beharrei, hornitzaileekiko eta bazkideekiko konfiantzari, finantzak egunean izateari eta, jakina, lan asko egiteari” esker lortu du hori.

Huélamo Euskadiko Txirrindularitza txapelduna izan zen gazteen mailan, beraz, lehiakortasuna bere nortasunaren parte da. Bere lanbidea aukeratzean, taxiaren arloa aukeratu zuen. Baina ez zen konformatu jendea leku batetik bestera eramatearekin. “Ez naiz anbizio handiko gizona”, argitu du, “Baina profesionala izatea gustatzen zait, eta ikasten ari nintzenetik etengabeko hobekuntzaren mentalitatea izaten irakatsi zidaten”. Espiritu berritzaile irmoarekin, 2002an penintsulan bere web orria sortu zuen lehen taxilarietako bat izan zen (patxitaxi.com) eta ordutik dena “modu naturalean” hazi da.

2007an Taxiberia sortu zuen taxi-mundua turismora hurbiltzeko. Beste profesional batzuekin aliatu zen “profesionaltasun handiagoa lortzeko”. Horrez gain, ingelesez hitz egiten duten eta herrialdea ondo ezagutzen duten gidariak bilatu zituen eta luxuzko ibilgailuak lortu zituen. Zerbitzua gero eta pertsonalizatuagoa bihurtu zen. “Bezero bakoitzak gauza zehatzak eskatzen ditu: batzuek katedralak bisitatzea nahiago dute, beste batzuek futbol zelaiak”, azaldu du. Bere ekitaldi handienetako bat Mobile World Congress izan da beti, “vans flotak garraiatzeko eskatu digute”. Horrez gain, mundu mailan Air Europa bezalako bezeroak ditu, “VIP bezeroentzat”.

Horrela, hurrengo urratsa modu organikoan eman zen: “Iberiar Penintsula eremu txikia bihurtu zen guretzat, eta negozioak hazkunde naturala behar zuen, beraz Europara salto egin genuen. Baina, garai horretan, ez ginen taxi terminoarekin identifikatzen, askoz harago zegoen zerbitzua eskaintzen genuen”, azaldu du.

Horrela sortu zen Bookroad, “Mugikortasunerako soluzio korporatiboak” eskaintzen dituen enpresa. “Adibidez, Suitzako ekitaldi batean nazioarteko marka batekin lan egin dugu, lekualdaketa guztiak hemendik kudeatuz”, zehaztu du enpresaren sortzaileak.

Bookroadek nazioarteko sare bat sortu zuen eta une honetan zerbitzua “munduko edozein bazterretan lekualdaketak behar dituen edozein enpresari” eskaini diezaioke. Tresna bat jarri du martxan, eta “mundu osoko 2.000 enpresa” daude horri atxikita. Horietako bakoitzak bost eta 100 ibilgailu arteko flotak dituzte. Konpainiak kongresuak eta ekitaldiak antolatzearekin zerikusia duten agentziei ematen die zerbitzua, edo baita Formula-1aren, golfaren edo tenisaren esparruetan ere.

2020. urteak, pandemiaren agerpenarekin, “pertsonak biltzean” oinarritzen den negozio baten jarduerarekin gelditzea suposatu du. “Ohiko fakturazioaren laurdena fakturatu dugu, eta ABEEri esker eutsi dugu”, onartu du Patxi Huélamok. Hala ere, une hau prestakuntza jasotzeko eta enpresan berrikuntza berriak asmatzeko “aukera” gisa ikusten saiatu da. Azken aurrerapena plataforma digital propio bat martxan jartzea izan da, “Amadeusen antzera, baina lekualdatzeen sektorera eramanda”. Actualiza Gasteizko enpresarekin lankidetzan, Bookroadek geolokalizazioan oinarritutako sistema bat garatu du. Horrela, bere bezeroak sistema horretara konektatu daitezke zerbitzuaren jarraipena egiteko.

Aurrerapen teknologikoetan oinarritzen da enpresa, baina beti “tratu pertsonalizatua eta gertukoa” mantenduz. Honela azaltzen dute: “Uberrek luxuzko autoen zerbitzuaren kalitatea jaitsi zuen taxiarekin lehiatzeko. Guk alderantziz egin dugu. Taxilariak ginen eta luxuzko zerbitzua eskaintzen hasi gara; horregatik, kontu batzuk oso pertsonalizatuak izaten jarraitu behar dute “.

Enpresak hamar langile inguru ditu, eta nazioartekotze prozesuan laguntzeko SPRI taldeak bultzatutako Zabaldu programan sartu da.

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak