Bilboko Ingeniaritza Eskolak Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) eta digitalizazio industrialaren arloetako gradu amaierako (GRAL) eta master amaierako (MAL) lan onenak sarituko ditu. 2020/21 enpresa sarietarako hautagaitzak aurkezteko izen-emate epea zabalik dago apirilaren 30era arte.
ULMA Taldea, Itelazpi eta Management Solutions dira 2020/2021eko edizioko enpresa sarien babesleak. Sariketa honen helburua bikoitza da, batetik, aitortza egitea Eskolako ikasleen lanari eta, bestetik, Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) arloko garapen berrien sorrera bultza dezaketen lan berritzaileak sustatzea, arlo hori funtsezkoa baita zientziak aurrera egin dezan ezagutza-eremu guztietan. Sariketa honetako hautagai izan daitezke 2019ko ekaina eta 2021eko apirila bitartean defendatu diren lanak. Epaimahaiak ekainean jakinaraziko du bere epaia.
Digitalizazio industrialeko lan onenaren ULMA Taldea Sariak 1.500 euroko zuzkidura du. Aurkezten diren lanek zerikusia izan behar dute arlo hauetako batekin: prozesu industrialen digitalizazioa/optimizazioa, sentsorika, IOT, mantenimendu prediktiboa, machine learning edo datuen segurtasuna.
Itelazpi Sariak -Telekomunikazio zerbitzuetan espezializatutako enpresa publiko horrek duela bederatzi urtetik ematen duenak- 1.500 euroko zuzkidura du. Sari hori eskuratu dezaketen lanek zerikusia izan behar dute arlo hauetako batekin: FM irratiaren eta TDT telebistaren hedapen sistemak, hedapen teknologia berrien analisia (UHD, DVB-T2, DAB+, HbbTV, 3D telebista, kodifikazioa eta modulazioa, e.a.), operatzaile zerbitzua, komunikazio sistema kritikoak, hari gabeko teknologietan oinarritutako sistemak, telekomunikazio-zentroetako azpiegituren hobekuntza, sareko operazioei laguntzeko sistema informatikoak edo sareko intzidentzia, akats eta mantenimendu-lanen kudeaketa.
Eraldaketa digitalarekin lotutako lan onenaren Management Solutions sariak, bestalde, 1.000 euroko zuzkidura du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?