Zumaiako Udalak eta Sprilur sozietate publikoak (Spri Taldea eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) salerosketa akordioa sinatu dute gaur. Xey industrigunea biziberritu eta herrira enpresa berriak ekartzeko pausuak eman nahi dituzte bi aldeek.
Zumaiako Udala akordio batetara iritsi da erakundearekin, eta Udalaren jabetzakoa den Xey industriaguneko lursail bat saldu dio. 2.870 m2ko partzela da. Industrialdeak sortu eta kudeatzen ditu Eusko Jaurlaritzako SPRILUR erakundeak. Zentru horretan, Udalaren helburua eta SPRILURren konpromisoa da etorkizunean Xey-ko industriagunea biziberritzea eta aktibitate berrientzat erakargarri bihurtzea. Bide horretan lehen pauso gisa kokatu dute akordio hau.
Iñaki Ostolaza alkatearen arabera herriko ehun industrialari indartsu eustea erronka garrantzitsua da, kalitatezko lanpostuak mantendu eta ahal den neurrian berriak sortzeko. Horretarako herrian dauden enpresak mantentzeaz gain etorkizunean enpresa berrien etorrera bilatzen da, eta helburu horretan aurrera egiteko paper garrantzitsua bete dezake Xey industrialdeak. “Industrialdea 1970 hamarkadakoa den arren impasse egoera batean aurkitzen da azken urteotan, eta Sprilur-ekin sinatutako akordioarekin biziberritzean lehen pausoekin hastea da helburua, etorkizunean industrigune hau garatzen joateko”, azaldu du.
SPRILUR sozietate publikoko Txaber Ouro ordezkariak azaldu duenez, ‘Gipuzkoan erabilera industrialerako lurra falta da, eta halako erosketekin industria erakartzeko gune berriak sortu nahi dituzte’. Eremu hori egokitzeko lanak egingo ditu SPRILURek, epe ertainean enpresa berriak erakartzeko asmoz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?