Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 urtarrila, 2021 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko harreman ekonomiko eta enpresarialak sendotu ditu

Tapia sailburuak nabarmendu du Japonia funtsezko bazkidea dela Euskadirentzat, teknologian eta berrikuntzan erreferentea baita

Eusko Jaurlaritzak eta Japoniako Spain Nissho eta Sacho Kai enpresa-elkarteek topaketa telematikoa izan dute, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatuta, Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak sendotzeko.

Topaketan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, Miryam Larroulet Kanpo Harremanetarako zuzendariak eta Ainhoa Ondarzabal, Spri Taldeko Euskal Nazioartekotze Agentziaren zuzendariak parte hartu dute.

Tapia sailburuak azaldu du bileran aztertu dela nola sendotu Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak. Izan ere, harremana sendotu egin zen, nabarmen, 2018an eta 2019an, bi hitzarmen sinatu zirenean: bat, energiaren eremuarekin zerikusia duena, Fukushimako prefekturarekin, eta bestea, fabrikazio aurreratuarekin zerikusia duena, MIEko prefekturarekin.

Japonia lehentasunezko merkatua da Euskadiko industriaren sektore estrategikoetarako, Tapiak esan duenez, “zehazki, trantsizioekin zerikusia dutenentzat, besteak beste: sektore soziosanitarioa, energiarena eta jasangarritasunarena eta automobilgintzarena.Bizi-itxaropen handiena duen herrialdea da; beraz, aukera bat da hirugarren adinarentzako, osasun digitalerako, zahartze aktiborako eta gaixotasun kronikoen kontrolerako produktu eta zerbitzuak sartzeko. Bestalde, farmazia-industria indartsua da, gure enpresen bezero izan daitezkeenak, eta terapia genikoko produktuak, saiakuntza klinikoetan espezializatutako zerbitzuak, farmazia-tratamenduei lotutako diagnostikoa eta abar dituzte”.

Tapiak gogorarazi du gure automobilgintza-enpresek beti jarri izan dutela arreta OEM eta TIER1 nipondarrean eta korearrean, eta, orain, ibilgailuaren elektrifikazioa dela eta, bezero gisa jarraitu eta lortu beharreko eragile izaten jarraitzen dutela.

Gainera, Japoniak eguzki-energiaren eta offshore haize-energiaren aldeko apustua egiten du, bai eta hidrogenoaren aldekoa ere, non, dagoeneko, MOU bat baitugu; ezarritako helburuak betetzeko energia berriztagarrietan $US100 bilioneko inbertsioa beharko dela kalkulatzen da. Eta, makina-erremintan: Japonia erreferentziazko merkatua da sektorean; maila teknologiko altua (bereziki automatizazioan) eta heldua du, kontsumo-bolumen handikoa, inportazio-bolumen baxukoa eta esportazio-bolumen altukoa. Makina-erreminta oso teknologikoaren eta kalitatekoaren eskatzailea da. Euskadiko fabrikatzaileek ez dute arrakastarik izan merkatu horretan, kasu puntualen batean izan ezik, teknologia oso bereziarekin eta bereiziarekin.

Tapia sailburuak nabarmendu du Japonia funtsezko bazkidea dela Euskadirentzat, teknologian eta berrikuntzan erreferentea baita, kontuan hartuta Euskadik interesa duela hartan presentzia izateko eta haren garapenerako eta lehiakortasunaren hobekuntzarako lehiatzeko.

Baina Euskadiko merkataritzak Japonian presentzia txikia du. Gaur egun, Euskadiko 70 enpresak dute esportazio-jarduera Japoniarekin. Euskadiko 8 enpresa daude bertan finkatuta, eta Japoniako 20 enpresa daude Euskadin finkatuta.

Merkataritza-harremanez gainera, Eusko Jaurlaritza lanean ari da erakunde-harremanak sendotzeko, Kanpo Harremanetarako Idazkaritzaren eta BTIren Bulegoaren bidez. Helburua ahaleginak batu eta koordinatzea da, dimentsio estrategiko handiko proiektu orok beharko duen harremana areagotzeko; proiektu bat ere ezingo du eragile bakarrak sustatu.

“Ondorioz, erakunde-eragileen artean eta enpresa handi eta txikien artean eta tokiko eta kanpoko partner-ekin jardun beharko dugu elkarlanean”. Eta Tapiak amaitzeko esan duenez, “Beharrezkoak izango diren osagai guztiak ondo finkatu eta lotu beharko ditugu.

Eta proiektu bakoitza behar duen abiaduraren eta tenpoen arabera egingo dugu”.

Ikusi bideo www.irekia.euskadi.eus

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak