Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 urtarrila, 2021 Finantziazioa Araudia

Euskal enpresek zuzeneko informazioa jasoko dute Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021erako emango dituen laguntzei buruz

Programei buruzko xehetasun guztiak azalduko dira otsailaren amaieran egingo diren hiru jardunaldi telematikotan
Laguntzaren aurkezpena, lehengo urtean.

Izen-emateak datozen egunetan irekiko dira

Euskal enpresek Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2021ean eskainiko dituen laguntza eta zerbitzuei buruzko informazioa jasoko dute otsailaren 24, 25 eta 26an egingo diren hiru jardunaldi telematikoren bitartez. Aurkezpen horietan, kasuan kasuko sailburuordeek programa hauen xehetasun guztiak emango dituzte: I+G, Teknologia, Ekintzailetza, Energia, Industria, Nazioartekotzea, Ekonomia Zirkularra eta Ingurumena, Lehen Sektorea, Elikadurako Industria eta Jasangarritasuna.

 

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernaezek hilaren 24ko lehen jardunaldian parte hartuko du bere saileko hainbat zuzendarirekin batera, non hizpide hartuko dituen ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programak.  Helburua da Euskadi Europa mailako berrikuntza-gune izan dadila, enpresa teknologikoen sorkuntza % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan aritzen diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema  bihurtzea.

 

Hilaren 25ean Javier Zarraonandia Industria sailburuordearen txanda izango da, zeinak garapen industrial, nazioartekotze, eraginkortasun energetiko eta energia berriztagarrientzako laguntzak aurkeztuko baititu beste arduradun batzuekin batera. Programa horien helburua da industria eta zerbitzu aurreratuak BPGaren % 40 izan daitezela, enpresen nazioartekotzea Covid-ak eragin duen egungo nazioarteko testuingurura egokitzea, eta energiaren amaierako kontsumoaren % 20 energia berriztagarrien bidez asetzea.

 

Azkenik, hilaren 26an, Nekazaritza sailburuorde Bittor Orozek eta Ingurumen sailburuorde Amaia Barredok hizpide hartuko dituzte lehen sektorerako, elikadura industriarako eta jasangarritasun eta ingurumenerako laguntzak. Programa horiekin lortu nahi dena da elikagaien produkzioa handitzea Euskadin, berotegi efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorkuntza gutxitzea eta horien balorizazioa eta berrerabilpena areagotzea, ingurumen-estrategia politika transbertsal gisa inplementatzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen adierazleak hobetzea, bioaniztasuna hobeto defendatu eta errespetatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak 654,1 milioi euroko aurrekontua du Euskadiren ekonomia berraktibatzeko eta garapen jasangarria sustatzeko. Aurrekontu horren % 40 (268,1 milioi) I+G+B-ko politiketara bideratuko da. Bestalde, “Azpitek” izeneko programa berri bat sortuko da azpiegitura teknologikoetan inbertsioak egiteko eta Basque Artificial Intelligence Center izango denari bultzada bat emateko.

 

Gainera, 65 laguntza-programa eskainiko dira euskal ETEen lehiakortasuna hobetzeko 432,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta aipatzekoa da, Covid-19aren ondorioz, programa berri bat abiaraziko dela industriaren dibertsifikaziorako eta reshoringerako.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak