SPRIk “Prestakuntza” programaren deialdi berri bat jarriko du martxan datorren otsailaren 16an. Programa horrek behar dituzten ezagutzak eskaintzen dizkie euskal enpresei euren negozioak Euskadiko Kudeaketa Aurreratuko Eredura egokitu ditzaten eta, bide horretatik, lehiakorrago eta errentagarriago izan daitezen.
Prestakuntza programak onlineko saioak eskaintzen ditu, doakoak eta hiru ordukoak, non jardunbide egokiak aztertzen baitira eta gogoeta egiten baita hainbat gairi buruz: gure negozio-ereduaren estrategia eta arrakastarako gakoak, nola hobetu eta nola atera errentagarritasuna bezeroarekin dugun harremanari, nola bideratu enpresa bezeroarengana, antolakunde barruko pertsonen balioa, nola identifikatu eta atxiki talentua, gure enpresaren papera gizartean eta berdintasunaren balioa antolakundeetan, zaintza lehiakorra eta jabetza intelektuala eta, azkenik, emaitzetara bideratzea.
2021eko lehen seihilekoan 25 ikastaro antolatuko dira, onlineko eredu berrira egokituak bai egituran, eta baita ere baliabide didaktikoetan. Aldaketa honekin, “Prestakuntza” programak bultzada bat eman nahi die kasu praktikoen eztabaidari eta profesional parte-hartzaileen arteko harremanei.
2020an, SPRIk “Prestakuntza” programako 47 prestakuntza-saio antolatu zituen, zeintzuek 834 parte-hartzaile izan baitzituzten. Onlineko prestakuntza ereduari esker, posible izan da, batetik, programan parte-hartzaile gehiago hartzea eta, bestetik, behar besteko esperientzia izatea ikastaroaren denborak eta edukiak onlineko eredura egokitzeko.
“Prestakuntza” ikastaroen agenda eta izena emateko esteka eskuragarri daude.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?