Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 otsaila, 2021 I+G

Errealitate birtualeko tutorialak industria-langileak prestatzeko

Vicomtech Alecop taldearekin batera aritu da entrenamenduan eta profesionalen ebaluazioan oinarritutako birsorkuntza birtual honetan
Vichomtech

Errealitate birtuala, gero eta indar handiagoz, esparru askotan agertzen den tresna bat da. Are gehiago pandemiak sortutako egoeran,non aisialdirako, adinekoen laguntzarako edo langileak prestatzeko erabiltzen den.

Azken horren adibide argia da Vicomtechek Alecop Taldearekin, Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Teknikoko proiektuen garapenean espezializatua dagoen enpresarekin, batera abian jarri duen proiektua.

Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide den Gipuzkoako zentro teknologikoak metodologia bat garatu du errealitate birtualeko prestakuntza-ikastaroetan tutorialak sortzeko. Metodologia horren helburua industria-langileak prestatzea da. Proiektuan hainbat arazori erantzuna ematen dieten tresna birtualak erabiltzen dira, hala nola lan-estazioen eredu birtuala sortzea 3D berreraikuntzagatik, 3D ereduetan espero den portaera aplikatzea, online tutorialak prestatzea eta langileak esparru birtualean gaitzea. Teknologia hori, murgiltze-errealitate birtualaren bidez, pertsona eta makina arteko interakzioa sortzeko gai da, hainbat modutan.

Proiektu honen bidez, Alecop taldeak Vicomtechi helarazi zion beharrari erantzuten zaio. Hala, tresna horiek erabiliz, langileek aukera dute, lanean hasi aurretik eta modu seguruan, izango duten lanpostu espezifikoko operazioak ikasteko eta praktikatzeko.

Vicomtecheko arduradunen arabera, proiektua industrializazio fasean dago Alecope aldetik. Gainera, sistema eboluzionatzen ari da, bere prestazioak zabaltzen. Horren ondorioz, merkaturatzea prestatzen joateko prototipoak eta demoak garatu dira. “Horrelako tresnak ez dira industria-sektorean bakarrik aplikatzen. Osasun sektorean, adibidez, kirurgiak planifikatzeko eta osasun arloko profesionalak prestatzeko erabiltzen dira”, azaldu dute.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak