Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2021 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Navacel, egurretik itsas-energia eolikora pasatzeko bide luzea

1964an sortu zen Bizkaiko enpresak bere jarduera berregin du sektore berriztagarrian erreferente izateko, ildo horretan, bezeroen behar espezifikoen araberako ekipamendu-ondasun handiak fabrikatzen ditu, hala nola PLEM, PLET edo torretak
Navacel

Navacel 1964an jaio zen, egurra eraldatzeko ekipoak ekoizteko tailer gisa. Baina 60 urte beranduago talde bizkaitarrak bere jarduera berregin du energiaren sektorean erreferentzia bihurtzeko asmoarekin, Oil & Gas eta itsas-energia eolikoaren merkatuetarako ekipamendu-ondasun handien hornitzaile gisa.

Denbora horretan, hainbat sektoretan lan egin du enpresa honek, hala nola siderurgian, ontzigintzan, Oil & Gasen sektorean eta energia berriztagarrietan. 2016tik itsas-sektore eolikoan (offshore wind) zentratu da, eta zuzeneko 150 langile baino gehiago ditu. Langile horiei enpresa laguntzaileak gehitu behar zaizkie.

Bilakaera horretan inbertitzaile berriek lagundu dute enpresa joan den urteko martxotik. Izan ere, horiek “esperientzia handia ematen dute hainbat merkatutan, eskala handiko ikuspegi eta hazkunde-proiektuekin”, aitortu du Maria Goitiandia Navaceleko Merkataritza Saileko zuzendariak.

Navacel bezeroen eta haien proiektuen behar espezifikoetara egokitzen da. Horrela, gaur egun Oil & Gas sektorerako egiturak, hodiak eta adarrak fabrikatzen dituzte, hala nola: Pipeline End Manifold (PLEM) and Pipeline End Termination (PLET), multiflows, ILT edo ITS. Gainera, era guztietako egiturak eraikitzen dituzte subsea sektorerako eta instalazio flotatzaileen zatiak (FPSO), hala nola torretak, torretetarako uztaiak edo buiak. “‘Boutique fabricator’ bat garela esan genezake. Hau da, mota guztietako pieza bereziak egiten ditugu, ohikoetaz haratago. Betiere bezeroaren diseinu eta eskakizunen arabera “, adierazi du Maria Goitiandiak.

Murgilduta dauden hazkunde-proiektuak barne hartzeko eta mota guztietako piezak eraiki ahal izateko, enpresak etengabe handitzen ari diren instalazioak ditu Trapagaranen eta Erandion (Bizkaian) eta Alegria-Dulantzin (Araban). “Bilboko Portuko gure lantegian 30.000 metro karratuko zablatzea egin dugu. Eta Dulantziko lantegian itsas sektore eolikorako zerbitzuak hobetzeko makinerian inbertitzen ari gara “, adierazi du Maria Goitiandiak.

Sektore horri esker, konpainiak aurrerapauso handia eman du negozioaren hazkundean eta garapenean, batez ere Europako merkatuetan, Oil & Gas eta subsea itsas eoliko finko eta flotagarrian zentratuta.

Seapower euskal patzuergoa

Navacel Seapower euskal partzuergoa osatzen duen Offshore sektore eolikoko erreferentziazko hamar euskal enpresetako bat da. Patzuergo horren helburua da itsas eolikoko egitura, dorre eta sistema osagarrietarako teknologien eta soluzioen ikerketa eta elkarlaneko garapena bultzatzen jarraitzea, potentzia handiko haize-sorgailuen belaunaldi berrirako (10MW+).

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak finantzatzen du, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) laguntzarekin. “Guretzat esperientzia handia izan da. Navacelen ekarpena ‘know-how’-a da, hau da, azken 50 urteetan merkatuan eta hainbat sektoretan lortutako esperientzia “, gogorarazi du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak