EUS - CAS - EN
cabecera-euskera_2024
distintivo_spri_2024

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana.

gobierno-vasco
TEKNOLOGIA I+G

HAZITEK_ 92.500.000 €

Deskribapena/Helburua
Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia-arloan bezala estrategia-arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2030erako Euskadiko Zientzia,Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere. Bi laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Izaera lehiakorreko I+G proiektuak: Produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko. Banaka edo elkarlanean egin daitezke, eta, urtean, guztira, gutxienez 100.000€-ko aurrekontua behar dute.
  • Izaera estrategikoko I+G proiektuak: proiektu horiek enpresa-lidergoan oinarrituta eta Euskal Autonomia Erkidegoko ahalmen zientifiko-teknologikoak baliatuta sortu dira, eta lankidetzan edota bereizirik egin behar dira. Gutxienez, 4 M€-ko aurrekontua behar dute eta, gehienez, 3 urteko iraunaldia.

Onuradunak
Euskadiko enpresa-egitura (enpresa handiak, ETEak etaenpresa-elkarteak)

2024ko deialdiaren zenbatekoa
92.500.000 €
(Lehiakorrak: 42.500.000 €; Estrategikoak: 50.000.000 €)

Argitaratzeko aurreikusten den data
2024ko urtarrila

Laguntzaren antolaera
Norgehiagoka

Zuzendaritza arduraduna
Teknologia eta Berrikuntza SPRI taldearen laguntzarekin batera

Harremanetarako
DESMA Natividad Niño: n-nino@euskadi.eus
Tel. 945 01 82 03

SPRI Amaia Martínez: amaiamartinez@spri.eus
Tel. 94 403 70 79

Informazio gehiago:
www.spri.eus/hazitek/


EMAITEK PLUS_ 73.000.000 €

Deskribapena/Helburua
Laguntza ematea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza-
rako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroei eta foku anitzeko teknologia-zentroei jarduera ezekonomikorako. Hartarako, finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

Programaren helburua da emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea eta, horretarako, I+G jardueraren balio-kate osoan lan egitea, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren espezializazio-eremuetan etorkizuneko ikuspegiak dituzten ezagutza berriak eskuratzean jartzea fokua eta, era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen arteko elkarlana sustatzea.

Onuradunak
Foku anitzeko teknologia zentroak eta ikerketa-zentroak CIC kooperatibak

2024ko deialdiaren zenbatekoa
73.000.000 €

Argitaratzeko aurreikusten den data
2024ko ekaina

Laguntzaren antolaera
Norgehiagoka

Zuzendaritza arduraduna
Teknologia eta Berrikuntza SPRI taldearen laguntzarekin batera

Harremanetarako
DESMA Natividad Niño: n-nino@euskadi.eus
Tel. 945 01 82 03

SPRI Amaia Martínez: amaiamartinez@spri.eus
Tel. 94 403 70 79

Informazio gehiago:
www.spri.eus/emaitek/


ELKARTEK_ 44.000.000 €

Deskribapena/Helburua
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa egiteko laguntza ematea, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologiaeta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan. Hiru laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindakoak. Urte anitzekoak izan daitezke, eta guztira, gutxienez, 1.000.000 €-ko aurrekontua behar dute, proiektuko, eta 50.000 €-koa, erakunde parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak: Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen I+G-ko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek. Urte anitzekoak izan daitezke, etaguztira, gutxienez, 200.000 €-ko aurrekontua behardute, proiektuko, eta 50.000 €-koa, erakunde parte-hartzaile bakoitzeko.
  • Interes bereziko ekintza osagarriak: Interes berezikoekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko bitartekaritza-proiektuak, ZTBP 2030 espezializazio-eremuetan. Banaka edo elkarlanean egin ahalko dira, zenbait erakunderen artean, eta urte anitzekoak izan ahalko dira.

Onuradunak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragile zientifiko-teknologikoak eta horretarako egiaztatuak.

2024ko deialdiaren zenbatekoa
44.000.000 €

Argitaratzeko aurreikusten den data
2024ko urtarrila

Laguntzaren antolaera
Norgehiagoka (aurrekontua agortu arte)

Zuzendaritza arduraduna
Teknologia eta Berrikuntza SPRI taldearen laguntzarekin batera

Harremanetarako
DESMA Natividad Niño: n-nino@euskadi.eus
Tel. 945 01 82 03

SPRI Amaia Martínez: amaiamartinez@spri.eus
Tel. 94 403 70 79

Informazio gehiago:
www.spri.eus/elkartek/


AZPITEK_ 9.000.000 €

Deskribapena/Helburua
Kalitateko ikerketa egiteko, emaitzak hobetzeko eta inpaktu zientifiko-teknologikorako, ekonomikorako eta sozialerako behar den ekipamendu zientifiko-teknikoa erosi, instalatu eta eguneratzeko eta dauden azpiegituren funtzionamendurako laguntza.

Ekipamendu zientifiko-teknikoa honako hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia).

Onuradunak
Foku anitzeko zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak

2024ko deialdiaren zenbatekoa
9.000.000 €

Argitaratzeko aurreikusten den data
2024ko martxoa

Laguntzaren antolaera
Norgehiagoka (aurrekontua agortu arte)

Zuzendaritza arduraduna
Teknologia eta Berrikuntza SPRI taldearen laguntzarekin batera

Harremanetarako
DESMA Natividad Niño: n-nino@euskadi.eus
Tel. 945 01 82 03

SPRI Amaia Martínez: amaiamartinez@spri.eus
Tel. 94 403 70 79

Informazio gehiago:
www.spri.eus/azpitek/


BIKAINTEK_ 5.670.000 €

Deskribapena/Helburua
I+G proiektuen garapenerako laguntza ematea, eta, horretarako,doktore-titulua duten ikertzaileak sartzea eta industria-doktoregoak egitea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresetan, bai Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zenbait agentetan; hala, laneratzeko bide emango da beren lanbide-karreren hasieratik, eta Euskadiko ekoizpen-egituraren lehiakortasuna handituko da, hartan talentua sartzearen ondorioz.

Bi laguntza-ildo bereizi ditu:

  • Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lanegiteko.
  • Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kontratuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izangobaita.

Onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoan egon edo bertan ekoizpen-instalazioa duten enpresak, Zientzia eta Teknologia. Euskal Sarean daudenak, ikerketa kooperatiboko zentroko, zentro teknologikoko eta enpresetako I+G unitateetako kategorietan.

2024ko deialdiaren zenbatekoa
5.670.000 €

Argitaratzeko aurreikusten den data
2024ko martxoa

Laguntzaren antolaera
Norgehiagoka

Zuzendaritza arduraduna
Teknologia eta Berrikuntza

Harremanetarako
Joseba Beldarrain: j-beldarrain@euskadi.eus
Tel. 945018257

Informazio gehiago:
www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2023/bikaintek-2023/web01-tramite/es/

BERRIKUNTZA
EKINTZAILETZA
ERALDAKETA DIGITALA
INDUSTRIA GARAPENA
TRANTSIZIO ENERGETIKOA
NAZIOARTEKOTZEA
EKONOMIA LANDA ETA ITSASERTZE EREMUETAN
LEHEN SEKTOREKO ETEAK
ELIKAGAIEN INDUSTRIA
BIOEKONOMIA
EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENA

Copyright © Spri 2021. All right reserved | Lege-oharraWebeko edukiak eta estekak | Cookie Politika | Pribatutasun politika