Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Klusterrak Ris3 Euskadi

Gaia klusterrak berrikuntza jasangarriko proiektu europarretan parte hartzen lagunduko die euskal enpresei

Gaia Elkartea berrikuntza jasangarria bultzatzen duen irabazi asmorik gabeko Greenovate Europe erakundearen Zuzendaritza Batzordean sartu da

  

Gaia, Euskadiko Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen klusterra, duela gutxi sartu da Greenovate Europe elkartearen Zuzendaritza Batzordean. Greenovate Europe irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, egoitza Bruselan duena eta berrikuntza jasangarria bultzatzea helburu duena. Batzorde horretan sartu delarik, GAIAk enpresa-aukerak sustatuko ditu bere bazkideentzat berrikuntza jasangarriaren sektorean, “eta, horrezaz gain, aliantzak dinamizatuko ditu eta arretaz zainduko du Europako Batzordeak trantsizio energetiko-klimatikoaren arloan egiten duen guztia” diote Gaia-ko kideek.

 

Behin sartu ondoren bio-ekonomia, jasangarritasun eta berrikuntza sozialaren arloetan erreferenteak diren Europako 25etik gora erakundez osatutako Greenovate Europe elkartean, euskal klusterrak bere bazkideen presentzia indartu ahal izango du nazioartean erreferentziazkoak diren sareetan, eta bidea erraztuko die errazago parte har dezaten ekonomia berde eta zirkularraren bidez trantsizio energetiko-klimatikoa bultzatzen duten proiektu eta estrategia europarretan.

 

Greenovate Europe osatzen duten erakundeek ikerketa eta berrikuntzaren balio-kate osoa barne hartzen dute: hasi ikerketa zentroetatik eta talde industrialetara, berrikuntzako aholkularietara eta komunikazio agentzietara. GAIA ez eze, elkarteko kide dira orobat Frantzia, Holanda edo Grezia bezalako herrialdeetako beste 5 kluster.

 

Elkarte horren helburu nagusia da ingurumen eta gizarte arloetan jasangarria  den ekonomia bat sortzea Europan, horretarako jasangarritasun proiektuak garatuz, ikertzaileak eta euren emaitzak babestuz eta laguntza zuzena emanez enpresa eta administrazioei, beren gain hartu ditzaten ingurumen arloko erronkak.

 

SPRI Taldeak Euskadiko kluster eta aurreklusterrak koordinatzen ditu 15 pertsonatik gorako lantalde baten bidez, eta talde horren zeregina da komunikazio ireki eta bideratzailea mantentzea kluster eta aurreklusterren ekintza-planen jarraipena egitean.

 

Sortu zirenetik, klusterrak hobekuntza-prozesu batean sartuta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera.

 

Beren helburua da beren kideen arteko lankidetza sustatzea kluster bakoitzaren erronka estrategikoei aurre egiterakoan, ETEak indartzera bideratutako estrategia argi baten barruan.

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak