Irizar Taldeko lehen autobus autonomoa Malagan zirkulatzen hasi da egunotan Avanza operadorearen eskutik. Horrela, Andaluziako hiria tamaina estandarreko autobus autonomo bat izango duen Europako lehen hiria izango da, mugikortasuneko euskal enpresak azpimarratu duenez.
Proiektu honetarako garatutako autobusa Irizar ie bus modeloa da, 12 metroko luzera duen eta %100 elektrikoa den ibilgailu bat, zero emisio igortzen dituena eta gidatzeko modu duala duena, bata eskuzkoa eta bestea automatikoa (pilotu automatikoa). Proiektuari duela lau urte eman zitzaion hasiera eta 2021 honetan amaitu da aurreikusitako epean.
Lehen autobus autonomo hau AutoMost proiektuaren ondorio zuzena da. Avanzak operadore bezela hartu du parte bertan beste 11 bazkiderekin batera. Horien artean dago Irizar Taldea Irizar e-mobility eta Datiken eskutik. Horiez gain, proiektuak Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa, Insia, CEIT (BRTA euskal aliantzako kidea) edo Vigoko Unibertsitatea bezalakoen parte-hartzea ere izan du.
Imanol Rego Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiaren arabera, “proiektu aitzindari honek mugarri bereizgarri bat markatzen duten bi ezaugarri ditu: Malagako hirian baldintza errealetan bidaiariak garraiatzeko gaitasuna eta ibilgailu, oinezko eta azpiegiturekin elkarrekintzan aritzeko gaitasuna”. Horretarako, autobusak doitasun handiko posizionamendu- eta gidatze-sistema bat erabiliko du, eta kontrol-zentro batera konektatuta egongo da. Kontrol-zentro horretatik unitate bakoitzari jarraibide zehatzak adierazi ahal izango zaizkio, bai eta haren monitorizazioa egin eta ibilbidea denbora errealean ezagutu ere.
“AutoMOSTek kontrol partekatuko sistemak (Dual Mode) ezartzea ekarriko du etorkizuneko ibilgailu automatizatuentzat, zerbitzuak modu efizienteagoan eta malguagoan erabili ahal izateko, azpiegitura adimendun eta konektatuen testuinguruan”, adierazi du Regok. “Etorkizuneko mugikortasunerako erronka handia da, iraunkorra, konektatua, segurua eta autonomoa izango den mugikortasuna, eta Irizar funtsezko eragilea izango da eraldaketa horretan”. Espainiako kapituluan Garraio adimenduneko Sistemen Sozietateak (ITTS) emandako Industria Garapenaren Saria jaso berri du proiektuak.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?