Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 otsaila, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

Quest Biotekek gailu dual berritzaile bat garatu du inplanteen hortz-protesietarako

Bizkaiko 'start up'-ak FixPeek merkaturatu du. Soluzio horri esker, pieza torlojutu edo klip bidez finkatu daiteke, baita modu errazean kendu eta hobeto garbitu ere
Deborah Erkoreka, directora de proyecto de Quest Biotek, y el doctor Julián Cuesta, director científico del Grupo Quest
Deborah Erkoreka, Quest Biotek enpresako proiektu zuzendaria, eta Julián Cuesta doktorea, Quest Taldeko zuzendari zientifikoa

Quest Biotekek, Quest taldearen filialak, zehaztasun handiko hortz-protesien soluzio integratuak diseinatzen ditu, taldeak berak sortutako Hylock hortz-inplanteen sistematik abiatuta. 2019an sortu zen ‘Start up’ bizkaitarra FixPeek sistema duala garatu du, inplanteen gaineko protesiak egiteko. Sistema horrek aukera ematen du protesia torlojutzeko edo klip bidez finkatzeko. Gainera, erraz kentzeko aukera ematen du, garbiketa hobetzeko. Horrez gain, tratamendu horietan epe ertain edo luzeko perinplantitisa bezalako arazoak saihesten lagun dezake.

Gailua protesi erauzgarrietan zein finkoetan erabil daiteke, aukera protesiko ugari ahalbidetuz. “Fixpeek gure Hylock  inplante-sistemarekin erabil daiteke, eta merkatuko beste sistema batzuetara ere egokitu daiteke. Dentisten artean harrera ona izaten ari da abantaila kliniko interesgarriak dituelako, tratamendua garestitu gabe eta moldakorra izanda “, nabarmendu du Deborah Erkoreka Quest Biotek enpresako proiektu zuzendariak.

Sistema berriak, protesiaren eta hortzoi-euskarriaren garbiketa sakona errazteaz gain, abantaila handiak eskaintzen dizkie dentistei. “Angelu inklinatuetan kokatutako inplanteak kliparekin konpontzea ahalbidetzen du, baita protesiaren doikuntza pasiboa lortzea ere, zubiak eta arku osoak bezalako pieza anitzen kasuetan puntu kritikoa baita”, adierazi du Deborah Erkorekak. Eta, azkenik, nabarmendu du “berehalako karga-tratamenduak errazten” dituela, inplantea jarri zenetik 24 ordu pasa baino lehen protesia jartzen den kasu horiek, hain zuzen ere.

Merkatu berrietara ailegatzea

Quest Biotekek eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak hortz-kliniketarako, odontologia eta aho-kirurgia zerbitzuak dituzten zentro medikoetarako eta laborategi protesikoetarako zuzenduta daude. Gaur egun, taldeko bezeroak Espainian eta Frantzian daude, baina epe laburrean nazioarteko presentzia handitzea dute helburu, gertuko merkatuekin hasita.

Enpresa martxan jarri zenetik, orain dela bi urte, ‘Start up’-a enpresa nabarmena bihurtu da bere sektorean. “Gure balio erantsia da sistema berriak eta optimizatuak garatzen lan egiten dugula, inplantologiaren praktikan esperientzia luzea izan dugulako. Horri esker, gabeziak antzeman ditugu, sistema fidagarriak eta eraginkorrak eskaintzeko”, azpimarratu du proiektuaren zuzendariak.

Gainera, bere etorkizuneko helburu nagusia “herritarren hortzetako osasuna hobetzen eta dentisten lana errazten laguntzea da, berrikuntza eta laguntza dinamikoa eskainiz, baita ezagutza eta esperientzia elkarlanean partekatzera bideratutako eguneratze-prestakuntza ere”, Deborah Erkorekak zehaztu duenez.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak