Lortu 2024 laguntza-programaren helburua da euskal industria-sarea babestea. Zehazki, beren finantza-osasuna lortzeko kanpo-aholkularitza behar duten enpresentzako dira laguntzak, aurre egin behar dieten zailtasunak gainditu ahal izateko; izan ere, sarritan, zorpetzea handitu da, enpresen ustiapen-marjinak murriztu dira eta diruzaintzako tentsioak sortu dira.
Enpresa askok, aurrera jarraitu ahal izateko, berregituraketa-prozesuak negoziatu behar dituzte, eta bizirik iraun duten enpresa askok beren aktiboa berregituratzeko eta zorra birfinantzatzeko duten gaitasunari esker egin dute. Berregituratzea ez da soilik zorra birfinantzatzea; kasu gehienetan, aktiboak eta/edo parte operatiboa berregituratzea ere beharrezko egiten du birfinantzaketak.
Horretarako, kanpoko profesionalak kontratatzeko dirulaguntzak ematen dituzte Lortu laguntzek. Profesional horiek beharrezko ezagutzak eta baliabideak dituzte enpresei laguntzeko abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiten eta negozioaren bideragarritasuna bultzatzeko ekintza-plana prestatzen. Hala, beharrezkoa izanez gero, aukera izango da prozesuan parte hartzen duten hartzekodun guztiekin finantza-pasiboa birfinantzatzeko.
Euskadiko industria-enpresen eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresen jarraipena eta etorkizuna zaintzen dugu. Helburu horrekin, enpresei finantza-osasuna lortzen lagundu nahi diegu, beren enpresan egungo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko, ingurune globalean lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko.
Hasiera data: 2024-04-16
Amaiera data:
2024-10-31, 23:59retan
Proiektu onartu ziren
Lagundutako enpresa kopurua
Emandako diru-laguntzen
batez bestekoa
Lortu programaren 2022. edizioan 43 proiektu aurkeztu ziren guztira, eta horietatik 31ri dirulaguntza eman zitzaien. Horrek esan nahi du aurkeztutako proiektuen % 72k laguntza jaso zutela dirulaguntza honen bidez. Horrela, aurkeztutako proiektuen 1.049.176 €-etatik 500.000 €-ko dirulaguntzak onartu ziren, hau da, 16.129 € gutxi gorabehera proiektu bakoitzeko.
Itzuli beharrik gabeko 30.000 €-ko dirulaguntza enpresa bakoitzeko, bere finantza-osasuna lortzen lagunduko dion proiektua gauzatzeko.
Esperientzia handiko kanpoko espezialisten laguntza eta akonpainamendua izatea ekintza-plana diseinatzeko.
Zure enpresaren finantza-osasuna lortzeko neurriak izatea.
Zure enpresaren oraingo eta etorkizuneko bideragarritasuna hobetzea, haren jarraipena bermatzeko, lehiakortasuna indartuz.
Programa hau xehetasunez ezagutu
2024 AraudiaLaguntza ematen diegu EAEn dauden eta finantza-osasuna behar duten industria-enpresei eta produktuarekin eta industria-prozesuarekin lotutako zerbitzu-enpresei.
Kanpoko enpresek eta proposatutako lantaldeak esperientzia egiaztatua izan behar dute proiektuaren esparruan, eta eskaintzan honako alderdi hauek jaso beharko dira:
Laguntza eskaera telematikoki aurkeztu behar da SPRIren web orriaren bidez. Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiri aitortu bat behar da digitalki sinatzeko, eta baita ere txartel irakurle bat (ziurtagiriak). Baliozko ziurtagiriak erakunde hauek emandakoak dira: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT eta Camerfirma.
Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena, honako hauekin: Oinarrien 11.1 artikuluan adierazitako baldintzak, legezko ordezkariaren notario-ahalordea (onuraduna autonomoa baldin bada, Foru Aldundiko Ogasun Sailaren edo dagokion Udalaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzen duena), erakunde onuradunaren IFZ, onuradunaren izenean dagoen kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duen finantza-erakundearen ziurtagiriaren kopia eta kontu korrontearen zenbakia (IBAN), aditu independente baten aholkularitza- eta laguntza-zerbitzua eskatzeko beharraren memoria justifikatiboa, 11.2 artikuluan adierazitako puntuak jorratuz, aditu independenteak egindako eskaintzaren aurrekontua 7.6 artikuluan deskribatutako irizpideen arabera, aholkularitza-taldearen esperientzia deskribatu eta egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiz, 7.11 artikuluan adierazitako irizpideen arabera, eta enpresa onuraduna dirulaguntzaren eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabetetan sortu bada, “Negozio Plana” aurkeztu beharko da.
Enpresaren egungo jarduera eta egoera; enpresaren arloetan identifikatutako arazo operatibo eta finantzarioak (inpaktua enpresaren jarduera ekonomikoan); alderdi operatiboa zein finantzarioa jorratzeko egin diren ekintzak edo egin daitezkeela hauteman diren ekintzak; posizio finantzario garbiaren egoera; hartzekodun finantzarioen zerrenda eta bakoitzak zorrarekiko duen posizioa; aditu independente bati laguntza eskatzeko beharra, eta arrazonamendua eta dirulaguntza honen xede-zerbitzuarekin lortu nahi diren helburuak.
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Lorturen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, bete zure eskabidea.