Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2021 Berrikuntza Eraldaketa digitala EIKTak Fast Track Innobideak programa

Enkoak geoposizionamendu-sistemak eta osasun-kontrol sistemak garatu ditu doitasun-abeltzaintzako sektorerako

Gipuzkoako enpresak eskaintzen dituen soluzioei esker, abeltzaintzaren sektorean animaliak non dauden, non jaten duten edo non mugitzen diren jakin daiteke
Enkoa

1998tik, Enkoa enpresa gipuzkoarrak sistema elektronikoak garatzen ditu hospitality sektorerako. Soluzio elektronikoak eskaintzen ditu hoteletan energia aurrezteko, leihatiletarako sarraila elektronikoetarako, aparkalekuetan ibilgailuak identifikatu eta gidatzeko, eta sarbideak kontrolatzeko sistemetara bideratuta. Beti eskaintzen ditu kontsumo txikiko elektronika eta hari gabeko komunikazioak konbinatzen dituzten balio erantsi handiko soluzio teknologikoak, segurtasuna eta monitorizazioa behar duten inguruneetarako.

“Ingeniaritza ezberdin bat gara. Berrikuntzan oinarritutako soluzio adimentsu eta sortzaileak eskaintzen ditugu”, adierazi du Juan Cruz Iriondo Enkoako zuzendari nagusiak. Konpainiak bezeroekin batera lan egiten du haien beharrak aztertzen, eta eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzen die, beren jardueran teknologia ezartzeko laguntza eskaintzen.

Horrela, beste esparru oso ezberdin batzuetan sartu da Enkoa. “Lehen sektorean sartzeko apustua egin dugu, esate baterako, doitasunezko abeltzaintzan animalien osasunaren parametroak kontrolatzeko eta geoposizionatzeko sistemak garatzea ahalbidetzen duten soluzioen bidez. Sistema horiekin, abeltzainak uneoro ezagutu ahal izango du, aplikazio mugikorrean, animaliaren geoposizionamendua, elikadura edo mugimendua. Edo, bestela, ultrasoinuen sentsoreen bidez elikagaiak ekoizteko sistemetan hondakinak murriztea”, nabarmendu du zuzendari nagusiak. Horrela, Enkoak soluzio elektronikoak garatzen ditu, eta Batura enpresak Pappstor app-a ganadutegiko proiekturako.

Enkoak garatzen dituen proiektu askok konponbide zehatzak eskaintzen dizkiete bezeroen berariazko eskaerei. “Bezeroari soluzio tekniko onenari buruzko aholkularitza ematen diogu; hardware & firmware soluzioak diseinatu, fabrikatu eta saltzen ditugu; komunikazio-teknologiak inplementatzen ditugu; informazioaren segurtasuna eta produktuaren saldu ondoko zerbitzua bermatzen ditugu”, nabarmendu du Juan Cruz Iriondok.

Nazioarteko presentzia nabarmena

Energia, itxiera elektronikoa, espazioak eta sentsorika adimenduna kudeatzeko sistemek harrera ona dute merkatuan, eta, une honetan, esportazio-tasa %50 ingurukoa da. Europa, Asia, Ozeania eta Amerikako herrialde estrategiko askotan dago Enkoa, kolaboratzaile eta banatzaileen bidez.

“Gela bateko aire girotua, argiak edo gainerako gailuak piztuta egotea, adibidez, energia kudeatzeko sistemek saihesten dute. Sistema horien bidez, gelaren presentzia, tenperatura, hezetasuna, gelaren egoera edo egonaldiaren beharrak aztertzen ditugu, bezero-esperientzia hobetua eskainiz”, argitu du Juan Cruz Iriondok.

Gainera, itxiera elektronikoko sistemei esker altzariak ireki eta itxi daitezke (armairuak adibidez) hurbileko teknologiarekin, kontakturik gabeko blokeoa erabiliz. Bestalde, espazioak kudeatzeko sistemei esker, aparkalekuaren okupazioa kontrolatu daiteke sentsoreen bidez, eta erabiltzaileak gidatuko dira plaza libreetara panelen, argi adierazgarrien eta abarren bidez. “Enkoan garatzen ditugun sistemak elkarrekin komunika daitezke eta denbora errealean duten funtzionamenduari buruzko informazioa eta xehetasunak eskaintzen dizkigute”, aitortu du.

Enkoak 20 langile ditu gaur egun, eta sentsore adimendunak ere egiten ditu, hainbat teknologia erabiliz, haririk gabeko eta kontsumo txikiko komunikazioetan duen esperientzian eta know how-ean oinarrituta. “Sentsoreen bidez eta Big Dataren bidez, gure bezeroei buruzko datu osoagoak eta xeheagoak lor ditzakegu, haien beharrak eta portaerak aztertuz. Datu horiek beharrezkoak dira aldaketak barneratu ahal izateko, adibidez, turismo-eredu espezializatuago bat ezartzeko. Big Dataren aldeko apustua egiten dugu erabiltzailea hobeto ezagutzeko eta sektoreko bezeroentzako zerbitzu eskaintzan zehatzagoak izateko “, adierazi du zuzendari nagusiak.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
EMA Ergonomiak lan-inguruneetan kargak manipulatzeko irtenbideak eskaintzen ditu
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Lehendakariak Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori eman dizkie Joxe Mari Korta 2024 sariak
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak