BBK-k Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarritutako gizarte ekintzailetza eta eragina duen ekosistema bat sortzea lideratu nahi du Bizkaian. Ekintzailetza babestea 4 urrats ondo zedarritutan pentsatu eta antolatutako prozesua da. Urrats horietan, BBK-k proiektu diferenteak txertatu nahi izan ditu. Izen hau eman diegu urratsei:
Oihane Aldayturriagak, azaltzen du Deustuko Unibertsitateko ‘Revista Foro de Empleo aldizkarian’. BBK-ren Ekintzailetza, Talentu eta Berrikuntza Saileko arduraduna da.
1. Inspiratu
2. Bultzatu
3. Bizkortu
4. Inbertitu
1. Inspiratu
Gure lurraldean gizarte eragin positiboa izango duten ideiak, joerak eta irtenbideak inspiratzea da gure asmoa. Herritarrak ahalduntzen ditugu eta etorkizunera begiratzen dugu, negoziorako eta gizarte hobekuntza nabarmenerako aukerak topatzeko.
Gizarte ekintzailetzarekin harremanetan jartzeko lehenengo fase honetan, BBK Bizkaia Network eregi dugu. Epe ertain eta luzera, BBK bizkaia.network-en helburua da inguru horretan parte hartzen duen komunitatea nazioarteko erreferente bihurtzea eta parte hartzaileei begira eta Bizkaiko lurraldeari berari begira goi mailako balioa sortzea.
http://www.bbk.eus/es/proyectos/lisfab-bizkaia/
2. Bultzatu
Gizarte aldaketa sustatzen duten ideiak negozio eredu batez hornitzeko baldintzak sortzen ditugu. Enpresak abian jartzeko unea da, negozio ereduari oinarri sendoak ematekoa eta era jasangarrian sortzekoa, etorkizunean eskalagarria izan dadin. Ideia hori BBK EKINen inguruan antolatzen da. Programa horrekin, ekintzailetzari laguntzeko europar ekosistema onena sortu nahi dugu. Programa horri esker, jarduera esparruan liderrak izango diren enpresen sare bat sustatzea dugu aurreikusita eta noiz edo noiz haien artean sinergiak sortu ahal izatea.
Ekintzailetzari Europa mailan erabateko babesa ematen dion erreferente bihurtu nahi dugu Bizkaia. Zelan? Gizarte konpromisodun garapena eta enplegua sortuko duten “startup”-ak eregiten eta bultzatzen lagunduz eta lehenengo beharrizanak estaliz: finantzazioa, aholkularitza eta kokapena.
http://www.bbk.eus/es/proyectos/bbk-ekin/
3. Bizkortu
Garapen potentziala duten enpresak eta gizarte proiektuak bizkortzen ditugu, bai bertan lurraldean, bai nazioartean. Beste eragile garrantzizko batzuekin jartzen gara harremanetan negozio eredua eskalatzeko. BBK VENTURE PHILANTROPY izena ematen diogu horri.
Programa horren bidez, Garapen Jasangarrirako Helburuetan oinarritutako gizarte ekintzailetza eta eragina duen inbertsio ekosistema bat sortu nahi ditugu.
http://www.bbk.eus/es/proyectos/bbk-venture-philanthropy/
4. Inbertitu
Fase honetan, baliabide ekonomikoak lortzea sustatzen dugu eta gizarte eragin eta eskalagarritasun maila handiko enpresa sendoei laguntzen diegu. MUNDUALDATU izena eman diogu programa horri. Gizarte mailako inbertsio arduratsuko programa bat da, oinarri teknologikoa duten enpresa berritzaileen hazkundea bultzatzeko sortua.
http://www.bbk.eus/es/proyectos/mundualdatu/
BBK bekak
Gainera, BBKn beka programa osoa eskaintzen dugu. Gazteek prestatzeko ikastaroak eta praktika programak aurkitzen dituzte eta arrakastaz osatu dezakete prestakuntza eta lanbideko esperientzia.
http://www.bbk.eus/es/proyectos/becas-bbk/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?