Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Marzo, 2021 Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Euskal enpresa batek fisioterapia-sektorera bideratutako laguntzaile birtual bat diseinatu du

Fisifyk adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtual bat eskaintzen du bere online fisioterapia-zerbitzuan, lesioak sendatzeko prozesua hobetu eta bizkortzeko
Fisify

Teknologia berrietara eta Covid-19ak utzi duen testuingurura egokitutako fisioterapia-zerbitzua eskaintzeko apustuan, Fisify enpresa donostiarrak ‘Aurya’ garatu du, pazienteen patologia muskulu-eskeletikoak sendatzen laguntzen duen laguntzaile birtuala.

Konfinamenduaren ondorioz bere etxez etxeko fisioterapia lana eten ondoren, Fisifyk bere jarduera berregin zuen eta zerbitzu digitalak eskaintzearen aldeko apustua egin zuen, online kontsultak eskainiz. Orain, Donostiako ‘startup’ ak aurrera pauso bat eman du apustu horretan, adimen artifizialean oinarritutako software bat garatu baitu, pazientea diagnostikatzeaz gain, hura berreskuratzeko prozesu osoan laguntzen duena. Horrela, fisioterapeutaren eta pazientearen arteko distantzia murrizten du, eta zerbitzu pertsonalizatuagoa eta jarraituagoa eskaintzen da.

Programak adimen artifiziala erabiltzen du lehen fase batean, aurretratamenduan hain zuzen ere. Lehen fase horretan pazienteari bere sintomak online ebaluatzeko aukera ematen da, galdera-sorta baten eta bere kasua tratatzeko hasierako aholku batzuen bidez. “Horrela, pazienteak hasieratik has daitezke tratamenduarekin”, argitu du Egoitz Lazkano Fisifyko zuzendariak. Bigarren fasean, informazio hori guztia bildu ondoren, algoritmoak ariketa-programa eraginkorrena diseinatzen du paziente bakoitzaren kasu zehatza tratatzeko.

Online tratamendu pertsonalizatua eskaintzeaz gain, programak eduki multimediako atal bat du, pazienteek proposatutako ariketak hobeto uler ditzaten eta ondo egiten ikas dezaten. Horrez gain, ikusmen artifiziala gehituta, ‘Aurya’ laguntzaile birtualak pazientea egiten ari den mugimenduen jarraipena eta analisia egiteko eta zuzenketak denbora errealean egiteko aukera ematen du.

Gero eta digitalizatuago dauden osasun-zerbitzuak

Softwarea eta bere zerbitzuaren azken proposamena garatzeko, Donostiako enpresak Generaliren Innsomnia berrikuntza hub-aren laguntza izan du. “Lankidetza honek gure fisioterapia digital proiektuari bultzada bat ematen dio, gero eta jende gehiagori lagunduko baitio bere gaitzak tratatzen, gaur egungo lesioen berreskurapenetan jarduteko modua irauliz”, Lazkanoren esanetan. “Gainera, uste dugu lankidetzaren aldeko apustuak agerian uzten duela gizarteak zerbitzu digitalizatu, eroso eta eskuragarrien inguruan duen interesa”, gaineratu du.

Innsomniatik ere interes hori azpimarratzen dute, eta honako hau gehitzen dute: “Osasunaren eta medikuntzaren esparrua da, ziurrenik, berrikuntza teknologikoari aukera gehien ematen dionetako bat eta, beharbada, atsegingarrienetako bat, proiektuen emaitzek zuzenean eta modu positiboan eragiten baitute pertsonen ongizatean.”

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak