Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 Marzo, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Enpresa digitala Start up UP Euskadi

ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek prestakuntza-ibilbide bat izango dute merkataritza elektronikoari buruz

SPRI Taldeak antolatua, martxoaren 30ean hasiko da

Martxoaren 30etik aurrera, ETEek, mikroETEek eta langile autonomoek aukera izango dute SPRI Taldeak (Enpresa Digitala zerbitzuaren bitartez) diseinatutako prestakuntza-ibilbide bat jasotzeko merkataritza elektronikoari buruz (eCommerce). Ekimen horrek hamabi jardunaldi eta tailer izango ditu, zeintzuetan azalduko den nolako esperientzia praktiko eta errealak garatu dituzten hamalau profesionalek. Asmoa da laguntza ematea batez ere enpresa txikienei, jakin dezaten euren negozioa prest ote dagoen merkatu digitalak ekarri duen eszenatoki berrirako.

Ibilbide honetako parte-hartzaileek ikasiko dute nola aplika daitekeen merkataritza digitala sektore bakoitzean, nola aztertzen den lehia eta zeintzuk diren mundu digitalarekin eta onlineko salmentarekin lotutako beste faktore batzuk, hala nola ordainketa-bideak, legearekin lotutako alderdiak, web analitika, e.a. Ikastaro eta tailerren edukiak elkarren osagarriak dira eta elkarren jarraian emango dira ekintza global bat osatzeko.

Jarduerak online egingo dira eta onlineko salmentaren oinarrizko alderdiak landuko dituzte, esaterako nola definitu behar den negozio-eredu bakoitza, nola aplikatzen den marketineko estrategia, eta onlineko salmenta optimizatzeko lagungarri izan daitezkeen alderdi guztiak.

Pandemiak sortu duen eszenatoki berriak azkartu egin du merkatu digitaleranzko trantsizioa. Une honetan Espainiako biztanleriaren %72k online erosten du, eta egin diren azterlanek aurreikusten dute eCommerce-ko eskaera guztien laurdena mugaz gaindikoa izango dela 2022rako.

2020an, pandemiaren testuinguru betean, aldatu egin dira erosketa-ohiturak, eta elikadurak (hurbiltasunezko negozio tradizionalak) izan du hazkunde handiena. Halaber, elikadurak eta kulturak gainditu egin dute bidaien sektorea, orain arte hain aktiboa izan dena sarean. Aipatzekoa da, erosketa-ohiturak ez eze, gailuen erabilera ere nabarmen aldatu dela, eta sakelakoek indar handia hartu dutela batez ere gazteen artean.

Ekintzen egutegia martxoaren 30ean hasiko da, eduki hauekin:

 

Lotutako albisteak

15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Smartur, altzari konbentzionalen edozein pieza adimendun bihurtzen duen enpresa bilbotarra
Irakurri gehiago
Golden Gait 15 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Golden Gaitek Parkinson gaixoei mugikortasuna hobetzen laguntzen die
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 10 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak