BerriUp, Euskal Herriko lehenengo azeleratzaile pribatuak, startupen azelerazio-programaren 12. deialdiko proiektu irabazleak hautatu ditu. Edizio honetako enpresa aukeratuak Miru Studio (Donostia) eta Almotech (Iruñea) izan dira.
Berriupek guztira 130 proiektu jaso ditu azken edizio honetan (ihazko deialdian baino 36 gehiago). Hauetatik sei aukeratu ziren joan den urteko otsailaren 12an, Donostiako KutxaKultur Plazan dagoen Tabakaleran.
BerriUpen azelerazio-programak 50.000 euro ematen dizkie hautatutako bi proiektuei, startuparen %10a eta lau hilabeteko jarraigo pertsonalizatuaren truke. Jarraigoa martxoaren 15ean hasiko da BerriUpek Donostiako Zuatzu Parkean duen egoitzan.
“Gure 12. Finaletik, aniztasuna nabarmenduko nuke: Iruñea, Bilbo, Madril, Bartzelona eta Donostiakoak dira sei finalistak. Bi proiektu irabazleak sektore ezberdinetakoak dira: Miru bideo-jokoena, eta Almotech birziklapenekoa. Aurkezpen ezin hobeak egin zituzten biek euren taldeekin, egindako garapena oso ondo defendat5uz. Asko pozten gaitu gero eta landuagoak eta kalitate gehiago duten proiektuak ikusteak.” azaltzen digu BerriUpeko zuzendaria den Patricia Casadok.
Egoitza Donostian duen Miru Studio-k argitaratze eta kokapen-zerbitzuak eskaintzen dizkie estudioei eta errealitate birtualeko bideo-jokoak garatzen dituzten enpresei. Helburua joko berriak kaleratzea da, merkatuaren eskaerari erantzuteko.
Bere partetik, Iruñean kokatutako Almotech enpresak etxetresna elektriko bat sortu du, etxean erabilitako olioa neurtzea ahalbidetzen duten kapsulak dituena. Honi esker, jaboi likidoa modu erraz, ulergarri, arin eta ziurrean lor daiteke, gauza askotarako erabil daitekeena (eskuetarako, garbigailurako, plater-ikuzgailurako, eta abar).
Berriupen aholkulari-talde batek bi startupen taldeei lagunduko die 16 aste iraungo duen azelerazio-programan.
Pandemiak eragindako egoera dela eta, 12. edizio honen programak bi formatu izango ditu, birtualki emango diren saioak eta aurrez-aurrekoak konbinatuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?