Bero-estanpazio teknologiak hiru ardatz nagusi ditu: hoztea, iraunkortasuna eta higadurarekiko erresistentzia. Hiru faktore horien arteko oreka izatea ezinbestekoa da, eta hori lortzeko material egokiak behar dira. Testuinguru horretan, Azterlan eta Batz sektore aeronautikoaren fabrikazioan erabiltzeko tresna berritzailea garatzen duen proiektu baten parte dira.
Azterlan, BRTA aliantzako kide den zentro teknologikoa, eta Batz, automobilgintzaren sektorerako munduko estanpazio-trokelen hornitzaile nagusietako bat, RIB-ON (Innovative Stamping Die for Aluminium Ribs Hot Stamping) proiektuaren parte dira. Proiektu hau Clean Sky 2 ekimenak finantzatzen du, Horizon 2020 programaren barruan.
Proiektuaren helburua estanpazio modularreko trokel bat garatzea eta fabrikatzea da, birkonfiguragarria eta kostu txikikoa. Trokel honen bidez, luzera eta forma ezberdineko ‘wing ribs’ modeloak (saihetsak) fabrikatu daitezke aireontzien hegaletarako. Horrek errendimendu handiko aluminiozko aleazio berriak eta altzairuzko eta estaldurako aleazioen neurrira egindako soluzioak erabiltzea ahalbidetzen du.
Proiektu honen bidez, Batz eta Azterlan aluminiozko bero-estanpazioetarako tresnarik egokienaren materiala aukeratzeko lanean aritu dira. Horrela, sektore aeronautikoaren iraunkortasuna bultzatu nahi da, osagai berriak eta fabrikazio-prozesu aurreratuak garatuz.
Azterlanek antzeko beste proiektu batzuetan lan egiten du, hala nola NEMARCO proiektuan, osasun-sektoreko material eta prozesu jasangarriagoak, iraunkorragoak eta arrisku txikiagokoak eko-diseinatzen dituena, edo REINTEGRA proiektuan, aireontzien panelak desegitea eta birziklatzea helburu duena. Bestalde, Batz ibilgailu elektrikoen garapenean aurrera egin nahi duen ALMA proiektuaren parte da.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?