Kilker, behin betiko patinete elektrikoa, teknologia, jasangarritasuna, diseinua eta kalitate goreneko materialak uztartzen dituena. Bi eredu berri plazaratu ditu ofizialki, Kickstarter plataformaren bidez egindako crowdfounding kanpaina batean.
XXI. mendeko erronkei erantzungo dien mugikortasun-kontzeptu bat sortu nahi du enpresa arabarrak, honako arlo hauetan: mugikortasuna, kutsadura, trafiko-pilaketak, jasangarritasuna, zaharkitze programatua eta iraunkortasuna. Ildo horretatik, maila goreneko scooter elektriko bat eskaintzen du, bere kategoriako produktu gehienekin parekaezina dena.
Bi eredu desberdin atera dituzte: Zero -hiriko eredua- eta Mendi -mendirako eredua-.
E-scooter-ak eskuz eginda daude, kalitate oneneko materialak eta osagaiak erabilita: aluminiozko edo karbono-altzairuzko koadroa, pago-egurra, Shimano disko-balaztak, aluminiozko urkila, 16”-ko Schwalbe pneumatikoak… Konbinazio horrek erosotasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen ditu, diseinua arriskuan jarri gabe.
Hasiera-hasieratik, Kilkerrek aldaketa positibo bat sustatzeko konpromisoa hartu du, ikuspegi jasangarri batetik abiatuta patinete elektrikoak sortuz, zaharkitze programatuaren aurka eginez eta bizitza baliagarria luzatuz.
Gure Kilkerrak merkatuko patineteekin alderatzen ditugunean, alde handia dagoela ikusten dugu.
Bisita ezazu Kilkerren Kickstarter webgunea, Kilker Mobility-ri buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta patinete elektrikoak erreserbatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?