Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2021 Finantziazioa Nazioartekotzea Araudia BasqueTrade & Investment Beint bekak

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 60.000 eurorainoko bekak eskaintzen ditu 125 gazte prestatzeko atzerrian

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Beint programak -35 urte bete dituenak- onuradun kopurua handitu du eta 5 milioi euroraino igo du bere aurrekontua

 

Eusko Jaurlaritzak itzuli beharrik gabeko 60.000 eurorainoko laguntzak emango dizkie Beint bekak eskuratzen dituzten unibertsitateko gazteei; beka horiek aukera ematen diete atzerrian prestatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional bihurtzeko. Datorren martxoaren 26an irekiko da (eta apirilaren 26an bukatuko da) programa honetan izena emateko epea. Aurtengo edizioan 125 beka eskainiko dira, aurreko edizioetan 100 izan baziren ere. Aurrekontua ere hazi egin da 5 milioi euroraino.

 

BEINT programa aukera paregabea da unibertsitateko goi-mailako titulua duten 31 urtetik beherako gazteei nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza emateko. Programa zabal honek bere baitan hartzen ditu unibertsitate-prestakuntza, 12 hilabeteko praktikaldi bat nazioartekotzea sustatzeko organismoetan eta 8 hilabeteko beste praktikaldi bat munduko hainbat herrialdetan kokatutako enpresetan. Helburua da prestakuntza ematea nazioartekotzearen arloko talentu berriei, erantzuna eman diezaieten euskal enpresa eta erakundeen premiei.

 

35 urteko ibilbidea egin ondoren, talentu berriak nazioartekotzeko tresna honek ia % 100eko enplegagarritasun-indizeak dauzka.

 

Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak egiten du programaren urteroko deialdia, hiru fase ditu eta bi urte irauten du. Lehen fasean enpresen nazioartekotzeari buruzko ikastaro bat egiten da eta ikastaro horrek gutxi gorabehera 4 hilabete irauten du. Prestakuntza presentzial horretan, ikasleek sakonki landuko dituzte nazioarteko merkataritzaren arauak eta errealitatea, euskal ekonomia-ehuna, eta enpresa multilokalizatuak kudeatzeko behar diren gaitasunak. Esan bezala, lau hilabete iraungo du, aurtengo irailetik abendura.

 

Ziurtagiri hori lortzen duten bekadunak bigarren fasera igaroko dira, non 12 hilabeteko prestakuntza praktikoa jasoko baitute nazioartekotzeari laguntza emateko erakundeetan. Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bulego-sarean, Espainiak atzerrian dituen bulego ekonomiko eta komertzialetan eta nazioartekotzea bultzatzeko beste organismo edo elkarte batzuetan egingo dituzte praktika horiek. Hala, gazte parte-hartzaileek beren ezagutzak zabalduko dituzte kontinente desberdinetako 40tik gora herrialdetako jomugetan. Fase hori 2022ko urtarriletik abendura bitartean garatuko da.

 

BEINT beken azken fasean praktika profesionalak egiten dira nazioartekotutako enpresetan, elkarteetan, klusterretan edo beste organismo multilateral batzuetan. Programaren fase honetara iristen diren gazte bekadunek kanpo-merkataritzari buruzko gaitasunak eta ezagutzak hobetuko dituzte benetako enpresa-ingurune batean edo nazioarteko organismo batean. Praktika horiek aukera paregabea dira atzerrian lan-aukerak aurkitzeko, eta horren erakusgarri da aurreko edizioetan parte hartu duten gazteen erdia-edo, gaur egun, lanean ari direla praktikak egin zituzten konpainietan. Hirugarren fase hori 2023ko urtarriletik abuztura bitartean garatuko da.

 

BEINT bekek 30.000 eta 60.000 euro bitarteko zuzkidura dute pertsona bakoitzeko, atzerriko jomugako bizi-mailaren arabera.  Programa honek 35 urteko ibilbidea du dagoeneko eta, denbora horretan, 1300 gaztek baino gehiagok jaso dute nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza. Nahiz eta unibertsitateko edozein gradutako ikasleek parte har dezaketen, ohikoenak izaten dira Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzako, Ingeniaritzako eta Zuzenbideko ikasleak.

 

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak