80 urte baino gehiagoko esperientzia duen Arania konpainia bizkaitarra enpresa liderra da Europako hegoaldean karbono altuko eta baxuko doitasunezko hotzean ijeztutako altzairuaren sektorean eta muga elastiko handiko altzairu aleatu eta mikroaleatuen sektorean ere. “Denbora honetan, eboluzionatu egin dugu, esportatzeko bokazioa duen giza taldea bihurtu arte, produktuari eta zerbitzuari esker bezeroentzat balioa sortzeko grina duen taldea. Hori guztia, gure eraginkortasun produktiboa galdu gabe”, azpimarratu du Juan Ramis Araniako
Doitasunezko altzairua du negozioaren ardatz bezala Araniak, eta merkatuan dagoen teknologiarik aurreratuena du lehiakorra eta bezeroen beharretara egokitua den produktua hornitzeko. “Gure bezeroek eraldatu egiten dute produktua, hainbat sektoretarako, ebaketa eta deformazioko, tratamendu termikoko edo pieza eta osagaietan estaltzeko teknologien bidez. Produktu guztiek lortzen dute bezeroak hornikuntza hobea eskuratzea, produktibitatea hobetzea, kalitatea hobetzea edo azken piezaren funtzionaltasuna hobetzea. Horregatik deitzen zaio doitasun-zumitza “, nabarmendu du Juan Ramisek.
Ildo horretan, bere produktu gehienak automobilgintzaren sektorera bideratuta daude. Izan ere, enbrageen direkzio-zutabean edo karkasetan, enbutizio altuko eta karbono baxuko doitasunezko altzairuzko zumitza dago; karbono baxuko eta gogortasun handiko zumitza ibilgailuen estankotasun-junturetan erabiltzen da indargarri gisa; karbono handiko zumitza barneko estaldurak edo balazta-pastillak finkatzeko klipetan erabiltzen da, bai eta enbrage-multzoan edo enbrage-kaxa bikoitzeko kutxa automatikoetan ere. Automobilgintzako marka nagusiek, hala nola Volkswagen taldeak, Alianza Renault-Nissan-Mitsubishik, PSA-FCAk (Stellantis taldea, Alfa Romeo, Peugeot, Citroën, Opel, Fiat, Lancia, Maserati edo Chrysler markekin), Daimlerrek (Mercedes Benz), BMWk edo Fordek homologatuta dituzte euren ibilgaiuetan Araniako produktuekin egindako osagaiak.
Gainera, industria sektorean, ehungintzan, elektrizitatean eta altzarietan ere lan egiten du Araniak. “Gure doitasun-zumitza eraldatu egiten da egitura metalikoen elementuetan, industriako hainbat produkturen karkasetan, etxetresna elektrikoen osagaietan (konektore eta motor elektrikoak), minuterian, altzarietan mekanismo mugikorretan…”, zehaztu du Juan Ramisek.
Esportazio handia Europan zehar
Gaur egun, Araniak 20 herrialde baino gehiagotara esportatzen du bere ekoizpenaren % 65a, batez ere Europara. Esportazio-merkatu nagusiak Europako industriako herrialde liderrak dira, hala nola Alemania, Frantzia eta Italia; aldiz, automobilgintza indarrez ezartzen ari den herrialdeak dira merkatu berriak Araniarentzako.
“Begi-ikuskapen sistema automatikoak eta banda-profilaren zeharkako neurketa-sistemak produktu bezala Europako merkatuan sartzeak abangoardian egotea ahalbidetu digu, sektoreko lider alemanekin batera. Gainera, adimen lehiakorreko modelo bat sortu dugu enpresaren barruan, automobilgintzan hasi den eraldaketan ardaztutako giza-talde batekin”, aitortu du zuzendari kudeatzaileak.
Bi urteko krisiaren ostean, bata automobilaren sektoretik eta bestea COVID-19ren pandemiatik, Araniako zuzendari gerenteak “BPGren, Europako ibilgailuen ekoizpenaren eta, oro har, industria-jardueraren susperraldia” espero du.
Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?