Filtra tu búsqueda

Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 apirila, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Nanoteknologia Ris3 Euskadi

Burdinolak laborategi-kamera bat sortu du nanopartikulekin % 100ean modu seguruan lan egiteko

Lau urteko lanaren ondoren garatutako laborategi-gailua mundu mailako berrikuntza da, eta nanopartikulekin lan egiteko berariaz sortua dago
Burdinola

Burdinola laborategi-plangintzan, integrazioan eta instalazioan espezializatutako enpresa da, eta bere ordezkarien arabera nanoteknologia gorakadan dago, eta gizarte-iraultza bat eragin dezake. Nano esparruan ikertzeak eta inbertitzeak onura handiak ditu, baina arriskuak ere.

Segurtasunari dagokionez, nanoteknologia eta nanomaterialen erabilera lan-eremuan agertzen diren arrisku nagusietako bat da. “Nanomaterialak manipulatzeko neurri espezifikoak behar dira operazio ohikoenak segurtasun osoz egin ahal izateko, bai langilearentzat, bai laginarentzat”, adierazi du Mikel Martinez Burdinolako zuzendari nagusiak.

Hori dela eta, Amoroton egoitza duen enpresa bizkaitarrak nanopartikulekin lan egiteko testatutako lehen laborategi-kamera sortu du, erabiltzailearentzat zein laginarentzat segurtasun handiena bermatuz. Lau urte iraun duen garapena izan da hori. Nano Chamber izeneko kamera honek laborategiko eremuan nanopartikulak askatzea saihesten du bere diseinuari esker. “% 100eko euste-maila du, baita kanpoko efektu kaltegarrien aurrean ere, lagin-mota eta tamaina guztietarako. Gainera, laginaren propietateak ez dira aldatzen eta galerak saihesten dira, eta urrea bezalako balio handiko materialen kasuan, garrantzi handikoa da hori”, azaldu du Burdinolako zuzendari nagusiak.

Nanosegurtasunaren arloko beste proiektu batzuetan, nanopartikulen toxikotasunean jarri da arreta batez ere, baina ez nanopartikulek sektorean lan egiten duten ikertzaileengan eta erabiltzaileengan dituzten arriskuetan. “Gaur egun, honako ekipo hauek erabiltzen dira: segurtasun biologikoko/zitostatikoko kabinak, pisatze kabinak (laginketa-kabinak ere esaten zaie) edo gas-beira-arasak. Ahulgune asko dituztela egiaztatu dugu eta garrantzitsuena, kasu askotan oso arrisku handia suposatzen dute ikertzaileen osasunerako”, azpimarratu du Martinezek.

Nano Chamberren bidez, Burdinolak nazioarteko garapen handiagoa lortzeko merkatu estrategia bat jarraitzen du. Etorkizunari begira, presentzia duen herrialdeetan lidergoa mantendu eta areagotu nahi du, baina baita bere produktu-estrategia indartu ere; horregatik, I+G+b eremuko proiektu askoren aldeko apustua egiten ari da.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak  programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
25 iraila, 2024 Berrikuntza
SpanSetek eslinga trinkoekin egindako ekodiseinua-ren eta `Fabrika Metodoa´ integratzearen aldeko apustua egin du
Irakurri gehiago
23 iraila, 2024 Berrikuntza
Adur Softwarek kudeaketa-softwareko sistemak hobetzearen aldeko apustua egin du logistikaren eta portuen sektorean
Irakurri gehiago
17 iraila, 2024 Berrikuntza
Iparlatek proteina alternatiboen garapenean eta enpresaren berrikuntzan aurrera egin du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
13 iraila, 2024 Berrikuntza
Belmek enpresak bere ekoizpen-eremua indartu du makineria eta software berrietan inbertsioak eginez, produktibitatea hobetzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak