Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 apirila, 2021 Finantziazioa Araudia

Tapia: “Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadi enpresentzat ekosistema erakargarria izan dadin, eta pandemia ondorengorako prest egon daitezen”

  • Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak enpresa-sarea indartzeko beharra azaldu du, eta gogorarazi du "gure tresnak ez direla nahikoak", aldundiek, udalek, ministerioak edo bankuek ere zeregin horretan egin beharreko lana nabarmenduz

  • Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean adierazi du pandemia goraka ari denean Alarma Egoera baliogabetzea "erabaki arinegia" izan dela, "Lehendakariak eta legelari garrantzitsuek esan duten bezala, egoera arautu ezinik utziko gintuzkeelako"

Arantxa Tapia sailburua, elkarrizketan.

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du gaur goizean Onda Vasca irratian emandako elkarrizketan. Landutako gaien artean, honako hauek nabarmendu ditu:

Euskal industria

Eusko Jaurlaritzaren betebeharra enpresentzako ekosistema erakargarri baten alde lan egitea da, eta aldundiekin ari gara hori egiten, haien zerga-gaitasunarekin ere laguntzeko gaitasuna dutelako. Jakin badakigu une honetan enpresa batzuk asko sufritzen ari direla Oil & Gas edo Aeronautika bezalako sektoreetan, Tubacex edo Aernnova bezalako kasuetan. Enplegu asko behar duten enpresak dira, eta haien dibertsifikazioa lantzen ari gara eta pandemia ondorenerako nola prestatuko diren ikusten ari gara irtenbide bideragarriak nondik aurki ditzaketen aztertuz, baina gure tresnak ez dira nahikoak. Udalak, ministerioak, banketxeak ere inplikatu behar dira, denon lana dira.

FINKATUZ funtsa handitzeak enpresak errotzea du helburu, baina, horrez gain, proiektuak ikusi behar dira, Euskadin duten egitura, eta epe luzera hemen garatu nahi ote duten.

Euskatelen OPAri dagokionez, errotzeak gauza asko esan nahi dituela jakin behar da. Mundu globalizatuan gaude, eta telekomunikazioen mundua mugitzen ari da. Aldaketa asko ikusiko ditugu enpresetan, asko, eta aurkeztu den OPAk, (ikusiko dugu aurrera ateratzen den) gutxienez bost urteko errotze-bermea du. Horretan ari da Eusko Jaurlaritza une honetan.

Corrugados gaiari dagokionez, bi dira funtsezko elementuak. Enpresak aurretiko kontsulta bat egin zuen lantegia berriro irekitzeko eta ingurumenaren ikuspegitik aurrera egin ote zezakeen ikusteko. Eta, eskatu dizkiegun eskakizun batzuen arabera, aurrera egin dezakete, eta hala jakinarazi zaie. Beste alorra hirigintza-arloa da, eta Udalak uste du hori ezinezkoa dela. Haiekin izan genuen azken bileran, baita Aldundiarekin ere, erabaki hori enpresari lehenbailehen jakinarazteko esan genuen, horretan geratu ginen.

Navalen proiektuak alderdi logistikoa du, baina baita industriala ere, eta prest gaude elkarrekin lan egiteko eta behin betiko esleipenaren zain.

Klima Aldaketari buruzko Legea onartzeak ez du ustiapena ahalbidetzen eta, beraz, ez du zentzurik Subijanan esploratzeko bidearekin jarraitzea, baina baimen hori nola amaitzen den ikusi behar dugu, eta gauza konplexua da.

Europako Funtsak Berreskuratzeko Plana.

Zer arlo lehenetsiko diren definitzeaz gain, ez dakigu zer mekanismo erabiliko diren proiektuak baliabidez hornitzeko, proiektu bakoitzak zenbat laguntza jasoko duen, prozesu osoa nola egingo den. Baliabide gehienak Espainiako Estatuak zehaztu eta banatuko ditu, Bruselarekin irizpideak eurek adosten dituztelako. Eusko Jaurlaritzari zati txiki bat geratzen zaio, ia leihatila gisa jardutea, baina oso garrantzitsua da Europak bi gauza argi esaten dituela: batetik, baliabideek proiektu eraldatzaileentzat izan behar dutela eta erne egongo dela hori horrela izan dadin. Eta erreformak egin behar direla, hurrengo belaunaldiei eragingo dieten baliabideak direlako. Euskadik proiektu garrantzitsuak ditu baldintza horiei jarraituz, eta hor egongo gara, behat bezala garatu daitezen.

Alarma-egoera

Alarma-egoera desagertzen bada, pandemia egoera arautzeko ditugun tresna garrantzitsuenetako hiru gabe geratuko gara: perimetro-itxiturak, taldekatzeen mugak, eta ezin da etxeratze-agindurik ezarri.

Iragarpen azkar samarra izan da. Daukagun esperientzia guztia izanda, zer gertatu den jakinda, eta legelari garrantzitsuek esaten digutenez, pandemiarekin borrokatzeko tresnarik eta gaitasunik gabe geratzen gara geroz eta handiagoa den olatu batean gaudenean.

 

Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/68197

 

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak