Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak (BCSC) jakinarazten du zibersegurtasun industrialeko laguntzak lortzeko baldintzak betetzen dituzten eta 2021eko deialdia ireki baino lehen (EHAA, 2021eko martxoak 18) hasi diren proiektuek ere posible dutela SPRIk eskaintzen duen laguntza hau jasotzea.
Beraz, zibersegurtasun industrialeko laguntza-programan parte har dezaketen eta laguntza hau argitaratu aurretik abiatuta dauden proiektu guztiek atzeraeraginezko izaera izango dute eta maiatzaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira. Esteka honetan klikatuz posible duzue laguntza programan sartzea, zuen enpresaren izena ematea eta araudi osoa kontsultatzea. Zalantzarik izanez gero, idatzi info@bcsc.eus helbidera.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?