Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Enigmedia euskal enpresa, “Cybersecurity Made in Europe” zigilua eskuratu duen lehena

Zibersegurtasunaren Europako Erakundeak (ECSO) sustatutako aitortza horrek balio handia ematen die zigilua lortzen duten enpresei

 

Enigmedia euskal enpresa “Cybersecurity Made in Europe” zigilu esklusiboa eskuratu duen Espainiako lehen konpainia izan da eta zigilu horrek balio erantsi handia ematen die halako bat duten zibersegurtasun enpresei. Zibersegurtasunaren Europako Erakundeak (ECSO) sustatu du aitortza hori.

 

Joan den hilean jakin zen Euskadi dela “Cybersecurity Made in Europe” etiketa emateko baimena duen Europako 11 herrialdeetako bat. Etiketa hori emateko baimena duen bazkide bat baino ez dago Espainian, Euskadiko Zibersegurtasun Industrien Cybasque Elkartea, alegia. Europa osoan, Frantzian 4 bazkide baimendu daude, Belgikan eta Italian bina, eta Alemania, Bulgaria, Danimarka, Eslovakia, Finlandia, Polonia eta Erresuma Batuan bana.

 

Enigmedia Donostian kokatutako startup bat da, zibersegurtasun industrialeko produktu natiboak eskaintzen dituena sareak eta ICS / OT gailuak babesteko. Produktu horiei esker enpresek posible dute eraldaketa digitalari lotzea inplementatzeko errazak diren konponbide errentagarriekin.

 

European Cyber Security Organisation (ECSO) irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta bere helburu nagusia da Europako zibersegurtasuna garatzen, sustatzen eta bultzatzen duten ekimen eta proiektuak babestea. Duela gutxi Cybersecurity Made in Europe etiketa sortu du, industriak bultzatutako marketin-tresna bat, Europako zibersegurtasun-enpresen eginkizuna babesteko eta Europako eta munduko merkatuetan duten ikusgarritasuna handitzeko.

 

Etiketa hori sortu da industriak benetan behar zuelako bere premiak aseko zituen tresna bat, eta baita ere zibersegurtasunaren Europako merkatuan hutsune bat zegoelako arlo horretan. Hala, merkatuko bereizgarri bezala balio du, fokua jartzen du kokapen geografikoan eta Europako zibersegurtasun-enpresen balio estrategikoa nabarmentzen du.

 

Cybersecurity Made in Europe etiketa eskatzeko baldintzak

Etiketa hori ECSOk eta horretarako baimendutako bazkideek bakarrik eman dezakete. Etiketa lortu nahi duten enpresa edo antolakundeek edozein bazkide baimendurengana jo dezakete, edozein herrialdetan dagoela ere bere egoitza, baina betiere Europar Batasunaren barruan.

 

Etiketa onuragarria da merkatuan geografikoki bereizteko eta enpresari edo antolakundeari balio estrategikoa emateko jatorri europarrari garrantzia emanez; era berean, bere ikusgarritasuna hobetzen du balizko zibersegurtasun-merkatuaren aurrean. Europako sektoreko kide izateak kalitatea bermatzen du mundu mailako beste enpresa batzuen aurrean, eta dagokion tokian kokatzen du Europako zibersegurtasuna.

 

Etiketak enpresaren autoaitorpen bat baliatzen du ziurtapen tresna gisa, kanpoko auditoretza teknikorik gabe. Gainera, Cybersecurity Made in Europe etiketa egoitza Europan duten sektoreko enpresei zuzentzen zaie, ez zibersegurtasun arloko produktu edo zerbitzu espezifikoei. Bestalde, kalitate gehigarria ematen dio enpresari, lehendik dauden Estatuko antzeko beste etiketa batzuekin batera.

 

Etiketa hau eskatzen duten enpresek baldintza orokor batzuk bete behar dituzte, hala nola egoitza Europan duen legezko erakunde bat izatea.

 

Eta talde bateko kide bada, taldearen egoitzak Europan egon behar du erregistratuta. Gainera, arrazoizko bermeak eman behar ditu ziurtatzeko enpresa ez dela Europatik kanpoko herrialde batetik kontrolatzen, eta Europak izan behar du bere negozio-gune nagusia; frogatu behar du bere I+G-ko jardueraren % 50 baino gehiago zibersegurtasunera bideratzen duela, eta bere langile guztien % 50 EB, EMLE eta EEEko herrialdeetan nahiz Erresuma Batuan dituela.

 

Azkenik, enpresak aitortu behar du ENISAk definitutako oinarrizko baldintzak betetzen dituela. Bi adierazpen aurkeztu behar ditu, bat bermatzeko eskaintzen dituen produktu edo konponbideek ez dutela atzeko aterik (backdoors), eta datuei eta pribatutasunari buruzko beste bat, segurtatzeko betetzen duela DBEO (Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra).

 

Horregatik, “Cybersecurity Made in Europe” zigilua eskuratu nahi duten Europako zibersegurtasun-enpresek erregistratzeko prozesua hasi behar dute. Horretarako, idatz dezatela madeineurope@cybasque.eus helbidera edo jo dezatela web orri honetara:  https://ecs-org.eu/initiatives/cybersecurity-made-in-europe

 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak