Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 apirila, 2021 Azpiegiturak Ekintzailetza Sprilur Start up UP Euskadi

Azucarera Eraikina gune interesgarri bihurtu da berriro topaketak eta ekimen publiko-pribatuen aurkezpenak egiteko

Sprilur, S.A.ren (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) jabetzako eraikin honek ekitaldi publiko eta pribatuak ostatatu ditu hainbat urtez.
Azucarera eraikinean egindako Araba Helburu ekimenaren aurkezpena

Azucarera Eraikinak interesa pizten du oraindik -eta lehen baino are indartsuago-,  erakunde eta enpresa ugariren topaketak eta aurkezpenak egiteko edo proiektu, produktu eta zerbitzuen berri emateko gune bezala.

Sprilur, S.A.ren (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) jabetzako eraikin honek ekitaldi publiko eta pribatuak ostatatu ditu hainbat urtez. Eraikin berezi horrek azpiegitura eta zerbitzu egokiak eskaintzen dizkie enpresa eta antolakundeei euren proiektu, produktu eta zerbitzuak aurkeztu, zabaldu eta hedatzeko edo prestakuntza-saioak egiteko; film laburrak ekoizteko eszenatoki gisa ere erabili izan da. 2005. urteaz geroztik, hainbat ekitaldi korporatibo publiko eta pribatu egin dira Azucareran, esaterako sari-banaketak eta ospakizunak, topaketa politiko eta sozialak, produktu industrialen zein zerbitzuen aurkezpenak, kirol arloko ekitaldiak, prestakuntza-jardunaldiak, kultur arloko topaketak eta industria zinematografikoaren topaketak.

Hala ikusi da gaurko ekitaldian, zeinetan Araba Helburu ekimena aurkeztu baitu Azucareran Arabako Ahaldun Nagusi Ramiro Gonzalezek, ezagutzera emateko Araba eraldaketa-eszenatoki berri bihurtzeko oinarrizko ardatz estrategikoak.

 

Ikur historiko-industrial jasangarria

Azucarera, XX. mende hasierako industriaren ikurra, duela 21 urte eraberritu zuen Sprilur, S.A.k (SPRI Taldea eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila), bere izaera historikoa eta arkitektonikoa errespetatuz; erabilera berriak eta enpresa-balioa emateko eraldatua, XXI. mendeko teknika berritzaile, aurreratu eta jasangarrienak erabiliz kontserbatu da.

Zentzu horretan, klimatizazio-sistema berritu ondoren orain posible da energia kontsumoaren %30 energia geotermikoz sortzea, bertan kokatuta dauden 14 enpresen eta 320 langile ingururen premiak asetzeko. Sistema guztiz berriztagarri eta jasangarria da, eraginkortasun-maila bereizgarri eta altuagoak erdietsi ditu (kontsumoa 168 C eta C02 isurketen etiketa energetikoa). Hobetzeko ekimen gisa,  Spriluren Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatua dago bere hondar aletxoa jarri nahi baitu helburu horiek lortzeko EAEko enpresa-guneen kudeaketa eta sustapen jardueraren bidez. Klimatizazio-sistema berria finantzatzeko, IDEA-Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak 109.034 euroko laguntza eman du, eraikinen birgaitze energetikorako laguntza-programen esparruan, guztira 363.449 euroko kostu hautagarriaren gainean.

Azucarera Eraikinak 100 m²-tik gorako 19 bulego ditu libre, espazio zabal eta argitsuekin, klimatizazio-sistema jasangarriarekin eta aparkaleku pribatuarekin.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak