Filtra tu búsqueda


Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 apirila, 2021 Nazioartekotzea Argentina BasqueTrade & Investment Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

Euskal enpresentzako negozio-aukerak Uruguaiko ingurumen-sektorean

Jardunaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Javier Zarraonandiak, Industria eta Energia sailburuorde eta euskal agentziako presidenteak, eta Adrián Peñak, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Ingurumen ministroak.
URUGUAAY EUSKADI
Viceconsejero de Industria Javier Zarraonandia, y Ministro de Medio Ambiente de la República Oriental del Uruguay, Adrián Peña

Ingurumen sektoreko euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dituzte Uruguaik eskaintzen dituen negozio-aukerak, Uruguaiko Ingurumen Ministerioak eta Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak elkarrengana hurbiltzeko ekintza bat egin dutelako Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatutako jardunaldi batean.

Ekintza horren bidez, Basque Trade & Investment agentziaren asmoa da euskal enpresa interesatuei posizionamendu hobea, informazio zehatza eta kontaktu egokiak ematea, aukera izan dezaten Uruguaiko ingurumen-sektorean sortuko diren proiektuen garapenean parte hartzeko.

Aukera ugari daude aholkularitzaren esparruan, ingurumen arloko ekintza-planak garatuko direlako hainbat alorretan, esaterako, hauetan: itsasertzak berroneratzea, arro hidrikoen kudeaketa, lurzoru eta ekosistemen leheneratzea edo ekoturismoaren garapena. Eta aukera ugari daude baita ere ura edangarri bihurtzeko araztegien, gatzgabetze-lantegien nahiz hondakin solidoak tratatzeko instalazioen ingeniaritza-, ekipamendu- eta operazio-lanetan.

Jardunaldi horretan parte hartu zuten, besteak beste, Javier Zarraonandiak, Industria eta Energia sailburuorde eta euskal agentziako presidenteak, eta Adrián Peñak, Uruguaiko Ekialdeko Errepublikako Ingurumen ministroak.

Uruguaiko Ingurumen Ministerioa duela gutxi sortu zen, 2020ko martxoan, eta Uruguaiko gobernuaren apustu bat da, ingurumen arloko politikak eta inbertsioak lehenesteko Uruguain. Zentzu horretan, aukera ugari daude euskal enpresentzat, zeren Uruguai goitik behera modernizatzen eta egokitzen ari da ur-hornikuntzaren eta saneamenduaren sarea, hiriko eta industriako hondakinen kudeaketa eta argindar sektorea.

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak