Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 apirila, 2021 Ekintzailetza Finantziazioa Start up UP Euskadi

Bilboko Udalak, ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko eta garatzeko dirulaguntza zuzenak eskaintzen ditu

Bilbao Ekintza udal sozietateak hautaketa-prozesua abiarazi du, lehia askearen erregimenean, enpresa-ideia bat garatu nahi duten ekintzaileentzako 74 plaza emateko eta enpresa-jarduera berriak abian jartzeko beste 10 plaza gehiago emateko.
Imanol Aburto Xabier Otxandiano

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntza zuzenen deialdi batean parte hartzeko hautaketa-prozesua abiarazi du. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak argitaratu du, eta lehia askeko erregimenean izapidetuko da (2020-03-12ko 50. zenbakidun EHAA).

Era horretan, 74 plaza emango zaizkie ekintzaile izateko gogoa dutenei, enpresa-ideiak garatzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, beste 10 plaza emango dira negozio-plan bat garatuta duten eta enpresa-jarduera berriak abian jarri nahi dituzten pertsonentzat. Bi kasuetan, maiatzaren 12ko 13:00etan amaituko da eskabideak aurkezteko epea.


ENPRESA-IDEIAK GARATZEKO LAGUNTZAK

Guztira, 74 pertsonak eskuratu ahal izango dituzte laguntzak. Horren bitartez, negozio-ideia bat aztertu eta garatu ahal izango dute etengabeko aholkularitzarekin, gutxienez bi hilabetez, Bilbao Ideien Gunea (BIG Bilbao) ekintzailetzarako udal-zentroan.

Laguntzen zenbatekoak ordainketa bakarrean emango dira: 1.000 euro 30 urtetik gorako gizonentzat (30 urtekoak barne); 1.150 euro 30 urtetik gorako emakumeentzat (30 urtetik gora) eta 30 urtetik beherako gizonentzat, eta 1.350 euro 30 urtetik beherako emakumeentzat.

Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko dira: enpresa-proiektu bat garatzeko ideia bat eduki; Euskadin erroldatuta egon eta bertan benetan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu.

 

ENPRESA-JARDUERA BERRIAK ABIARAZTEKO DIRULAGUNTZAK

Laguntza hauek enpresa-proiektu bat gutxienez hiru hileko epean abian jartzeko beharrezkoak diren jarduketak garatzeko erabiliko dira. Guztira, honako betekizun hauek betetzen dituzten 10 pertsonak jaso ahal izango dizute laguntzak: Euskadin erroldatuta egon eta benetan bertan bizi; langabezian egon eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon; azken urtean enpresa-jardueren gaineko zergan edo langile autonomoen erregimen berezian alta emanda egon ez izana; enpresa edo negozio berri bat ezartzeko enpresa-bideragarritasunerako plan bat eduki, eta BIG Bilbaoren aholkularitza- eta laguntza-prozesuan parte hartu. Bestalde, enpresa-jarduerak Bilbon izan behar ditu sozietate- eta zerga-helbideak.

Betekizunak betetzen dituztenek honako laguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte: 1.725 euro 30 urtetik gora gizonen kasuan (30 urteak barne); 1.950 euro 30 urtetik gorako emakumeen kasuan (30 urtean barne); 1.150 euro 30 urtetik beherako gizonen kasuan, eta 1.300 euro 30 urtetik beherako emakumeen kasuan. Ordainketak bi zatitan egingo dira: % 50 laguntza onartzen denean eta % 50 enpresa-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren.

 

BIG BILBAO, IDEIEN FABRIKA

Ideia ekintzaileak garatzeko eta enpresa-ekimen berriak abian jartzeko laguntzak BIG Bilbao ekintzailetzarako udal-zentroaren aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuaren bitartez bideratuko dira. Zentroak, hain zuen ere, start-up eta negozio berriak sortzeko eta finkatzeko beharrezkoa den laguntza eskaintzen du 2017. urtetik. Zentroan jardunean ari diren profesionalek 20 urte inguruko ibilbidea dute ekintzailetzaren esparruan, eta 2.000 enpresa baino gehiago sortzen lagundu dute. Zentroa Bilbao Ekintza udal-sozietateari dago atxikita.

 

BIG BILBAO, LA FÁBRICA DE IDEAS

Todas estas ayudas se canalizarán a través del servicio de apoyo y asesoramiento del centro municipal de emprendimiento BIG Bilbao que, desde 2017, ofrece el apoyo necesario para la creación y consolidación de nuevos negocios y startups.

Su equipo profesional cuenta con una trayectoria de cerca de 20 años en el ámbito del emprendimiento, en los que se ha apoyado la creación de más de 2.000 empresas. Se trata de un centro está adscrito a la sociedad municipal Bilbao Ekintza.

 

Maiatzaren 12ko 13:00etan amaituko da eskabideak aurkezteko epea.
ARGIBIDEA:
Tel.:94 420 53 60 |
big@bilbaoekintza.bilbao.eus

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak