Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 apirila, 2021 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

SMARTPM euskal startupak automatizazioko konponbide bat emango dio Hexagon multinazionalari

Elgoibarren sortutako konpainiak sistema operatibo bat garatu du prozesu industrialen elementuak kudeatzeko, hala nola biltegiak eta robotak

 

Egile Taldean integratutako SMARTPM euskal startupak automatizazio industrialeko konponbide bat emango dio Hexagon multinazionalari, zeina liderra baita sentsoreetan, softwarean eta konponbide autonomoetan. Multinazional horrek burtsan kotizatzen du eta 4.000 milioi euro inguruko fakturazioa dauka.

 

MIC (Management Intelligent Core) plataforma goi-mailako software konponbide bat da eta “sistema operatibo” batek bezala funtzionatzen du, modu autonomoan kudeatzen duelarik prozesu industrial bat osatzen duten aktiboak: pertsonak, biltegiak, mekanizatu zentroak, metodologia eta handing konponbideak (robotak). MIC plataformaren xedea ez da bakarrik informazioa atzeman eta tratatzea, baizik eta baita ere aktiboak kudeatzea, hala, erabilitako gaitasuna eta kalitatea autonomia maila handiarekin maximizatzeko ekintzak sortzen ditu.

 

SMARTPM enpresa 2019an sortu zen Elgoibarren, eta zehaztasunezko mekanizatu sektorerako prozesu industrialen ingeniaritzan eta automatizazioan espezializatuta dago, bi negozio-unitate dituelarik: automatizazio industrialarena eta software banaketarena. Bere plantillan 20 langile inguru ditu.

 

Fokua jarria duelarik automatizazioko konponbideen diseinu, garapen eta ezarpenean, helburutzat du konfiantzazko nazioarteko partner bihurtzea fabrikazioko zelula autonomoen garapenean, lehiakortasun-abantaila eta bezeroarentzako itzulera ekonomikoa sortuz.

 

Horretarako, oinarritzat hartuko ditu 4.0 industriak eskaintzen dituen tresna guztiak, hau da, bere prozesuetan txertatuko ditu, besteak beste, machine learning teknologia eta big data bezalako teknikak fabrikazio-prozesuari buruzko datuak eskuratzeko eta, datu horietatik abiatuta, zuzenketak egiteko (hasierako etapan) nahiz prebentzio-neurriak hartzeko.

 

Hexagon multinazionalarekin sinatutako akordioa bultzada handi bat da SMARTPM enpresaren estrategiarentzat, bai fabrikazio adimendunaren etorkizuneko ikuspegiari dagokionez eta bai garatzen dituen produktu eta zerbitzuei dagokienez. Gainera, enpresaren negozioa azkartzeko balioko du, eta horrela lortuko du bere hazkunde-plana betetzea, zeinaren helburuetako bat baita 30 enplegu berri sortzea 2025erako.

 

Lotutako albisteak

14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
NX Technologies, ibilgailu elektrikoetarako produktu berritzailea duen Donostiako startupa
Irakurri gehiago
14 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Industria gehiago eta hobea sortzeko Eusko Jaurlaritzaren politikak 4.100 enpresa baino gehiagori ekarri die onura 2024an, 745 milioi euroko inbertsio pribatua bultzatuta
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 10 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Eusko Jaurlaritzak oinarri teknologikoko eta ekintzailetza berritzaileko 186 proiektu jarri ditu abian
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Kaytek-ek bere teknologia esportatu nahi du digitalizazio industrialerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak