Mondragon Unibertsitateak online egingo den doako jardunaldi bat antolatu du enpresa eta profesionalentzat, pertsonak ardatz dituen diseinuaren onurak ezagutarazteko. Enpresetako arazoak konpontzeko, tartean diren pertsonak inplikatzen ditu metodo horrek.} Jardunaldia maiatzaren 4an izango da, asteartez, 09:30etik 10:45era bitartean.
Hauxe da jardunaldiaren helburua: arazoak konpontzeko tartean diren pertsonak erdigunean jartzen dituen metodo horren onurak eta emaitzak erakustea, kasu errealen bidez. Xede horrekin, pertsonak ardatz dituen diseinua erabili duten enpresen kasu praktikoak aurkeztuko dira jardunaldian. Metodoa honen arabera, pertsonak dira enpresetan sortzen diren arazo asko bideratzeko gakoak, baina pertsona horiek aktiboki gutxitan inplikatzen dira —edo inplikatzen dituzte enpresek— arazoen konponbidean.
Jardunaldian partaide izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak eta metodo hori erabili duten enpresetakoak (hala nola Ubikarekoak eta Eroskikoak). Interesatuta dauden guztiei dago irekita. Izena eman nahi duten enpresek esteka honen bidez egin dezakete: Jardunaldian izena ematea.
Kasu pilotuak
Ekitaldia edozein enpresa eta departamentutako pertsonei zuzenduta dago, duten profila dutela. Izan ere, orotariko arazoetarako erabil daiteke prozesua, eta ez du aldez aurreko inolako ezagutzarik eskatzen.
Bertaratutako enpresek aukera izango dute maiatzetik ekainera egingo diren kasu pilotuetan parte hartzeko eta, horrela, horiek bertatik bertara ezagutzeko. Horrez gain, kasu pilotuetako baten protagonista izan nahi duten enpresek helbide honetara idatz dezakete: hcdfacilitytool@mondragon.edu.
Jardunaldia HCD Facility Tool proiektuaren barruan dago. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzatutako proiektua da. Bi urteko ibilbidea du, eta 66 enpresatako 107 lagun baino gehiagok hartu dute parte dagoeneko. Helburu hau du: pertsonak ardatz dituen diseinuaren oinarriak eta metodoak ikastea, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko prozesuak optimizatzeko eta berritzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?